Hainbat euskal preso politikoek baraua egingo dute Palestinarekin elkartasunean
20 euskal preso politikoek baraua egingo dute Urriaren 27an, herri Palestinarrarekin elkartasuna erakusteko eta herri zapalduen defentsa eskubidea aldarrikatzeko. Honako idatzi hau publiko egin dute:
Emakume zein gizon palestinarrek hamarkadak daramatzate okupazio sionistak eragindako bortizkeria jasaten; haien etxeetatik indarrez kanporatuak eta lekualdatzera behartuak, haien hiri zein herriak suntsituak; espetxeratuak, torturatuak, bortxatuak, erailak... izanez.
Estatu sionista terrorista honek buruturiko politika genozida honen erakusgarri ditugu, egun hauetan mundu osoak ikusi ahal izan dituen Gazan emandako sarraski eta izualdiak.
Hori guztia dela eta, herri palestinarrarekiko elkartasunez eta herri zapalduen defentsarako eskubideen zilegitasuna aldarrikatuz, gutun hau sinatzen dugun euskal preso politikook barau-egun bat burutuko dugu datorren urriaren 27an, ostiralean.
Palestina aurrera!
Mattin Sarasola Iarzabal
Xabier Garcia Gaztelu
Irantzu Gallastegi Sodupe
Liher Aretxabaleta Rodríguez
Dolores Lopez Resina
Patxi Ruiz Romero
Jon Kepa Preciado Izarra
Fernando Garcia Jodra
Orkatz Gallastegi Sodupe
Josu Ordoñez Fernandez
Iñaki Krutxaga Elezkano
Lexuri Gallastegi Sodupe
Beñat Aginagalde Ugartemendia
Beatriz Etxebarria Caballero
Aitor Cotano Sinde
Garikoitz Etxeberria Goikoetxea
Dani Pastor Alonso
Mikel San Sebastian Gaztelumendi
Fernando Elejalde Tapia
Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea