lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/01/2025

Hamaika hilabeteko borrokaren ondoren, Oibarko eskola publikoan euskarazko eredua ipiniko dute

Leire Casamajou Elkegarai
Zortzi familiak egin zuten eskaera eta D ereduko haur eskola ireki zezatela ere galdegina zuten baina galde horri ez dio erantzun Nafarroako Gobernuak.

Joan den urteko otsailean hasi zen borroka: Oibarko Udalak adierazpen bat bidali zuen Hezkuntza Departamendura, 2024-2025eko ikasturterako haur eskola bat irekitzeko asmoz; dosierrean, orotara hamar familiak galdegin zuten 0 eta 3 urte arteko haurrak D ereduan matrikulatzeko haur eskolan. Ekaina iritsi zen, eta, matrikulazio epea hasi bezperan, Nafarroako Gobernuak iragarri zien ez ziela baimenik emanen haur eskola zabaltzeko. Gobernuaren erabakiak haserrea piztu zuen herrian, baina familiek ez zuten amore eman. Irailean, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jakinarazi zuen Oibarko zenbait bizilagunek erabaki zutela euskarazko irakaskuntzaren aldeko apustuari eustea: zortzi familia batu ziren, euskarazko haur eskola bat eskatzeko ez ezik, Gabriel Valentin Casamayor ikastetxe publikoan D ereduko lerro bat zabaldu dezatela galdegiteko ere. Azken galdeari erantzun diote; haur eskolarenari, aldiz, ez.

Azkenean ontzat jo dute Oibarko eskola publikoan (Nafarroa) D eredua jartzeko eskaera, Nafarroako ikastetxe publikoen sarea berrantolatzeko prozesuaren barnean; Hezkuntza Departamentuak kontsultak eginak zituen zenbait udaletxerekin. Berrantolaketaren barnean, beraz, ados agertu dira Oibarko Gabriel Valentin Casamayor Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean euskarazko irakaskuntzako D eredua ezartzearekin.

Onartu dute Oibarko eskola publikoan D eredua jartzeko eskaera

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal