Hamarnaka herritar faxismoaren eta arrazakeriaren aurka mobilizatu dira Deban
Pasa den osteguneanimigrazioaren eta multikulturalismoaren aurkako mezuak zabaltzen zituzten pegatinak agertu ziren Deban.Nahiz eta kaleetan jarrita gutxi iraun zuten pegatinek, Gazte Asanbladak ez dio leku txikiena ere utzi faxismoari eta igande honetan elkarretaratzea burutu dute herriko Plaza Berrian.
Mobilizazio honetan faxismoa eta arrazismoa izaten ari diren gorakada eta normalizazioa salatu dute eta kontzentrazioaren bukaeran agiri bat irakurri dute. Honetan duela urte batzuk “Euskal Herrian ideia errekazionario hauen hedapena pentsaezina bazen ere, azken aldian ematen ari diren gertakariek hau zalantzan” jartzen duela adierazi du Debako Gazte Asanbladak eta Pasaian etorkinen aurka eman ziren eraso antolatuak, “Lo que no te cuentan de Donosti” eta antzeko kontuen zabalpena, talde faxisten hedapena eta berrien sorrera… horren adibide gisa jarri du.
Geroago krisi kapitalistari egin diote erreferentzia “langile klasearen zapalkuntza gero eta handiagoa” dela nabarmenduz eta burgesia honen erredun bezala seinalatuz. Beraz, burgesia etsaia dela azpimarratu dute eta ez “bizirauteko helburu hutsarekin hona etorri diren, eta erabat egoera zaurgarri eta zapalduan” dauden etorkinak.
Bukatzeko Deba pegatina faxistaz beteta agertzea ez dela kezkatzen dituen gauza bakarra esan dute, izan ere, “arazoa mozorrotuta agertzen zaizkigun diskurtso erreakzionarioak dira, gure inguruan normalizatzen ari direnak, edota medio zein sare sozialek sinestarazi nahi dizkigutenak”. Horren aurrean ezibestekoa ikusten dute “faxismoari aurre egiteko antolatzea eta borrokatzea” eta hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenei adi egoteko deia egin dute.