lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/03/2025

Herri Asanblada deitu du Arabako JARDUN Koordinadorak

La Haine - Euskal Herria
Bertan, alternatiba iraultzailearen izaeraz, egungo estrategiaz eta maila lokaleko bizitza politikoaz hitz egingo dute.

Martxoaren 13an Herri Asanbladara hurbiltzeko deia egin du Arabako JARDUN Koordinadorak. Asanblada Hala Bedi irratiaren alboko lokalean izango da, asteazkenean, arratsaldeko 19:00tan. Bertan, alternatiba iraultzailearen izaeraz, egungo estrategiaz eta maila lokaleko bizitza politikoaz hitz egingo dute eta kexkak, grinak edota galderak ekartzeko deia luzatu dute.

JARDUN-ek “Euskal Herri langilearen alternatiba” bezala definitzen du bere burua. Tresna bezala aurkezten dute, “Euskal Herriko masa kritiko independentista eta sozialista aktibatzeko”. Hainbat antolakunde barnebiltzen dituen koordinadora da, “euskal estatu independiente eta sozialista erdiesteko borrokan dihardutenak”. Antolakunde horiek, “adostutako minimo ideologiko amankomunetan dihardute”, “era autonomoan”. Azaldu dutenez, JARDUN-en lana “borroka sektorialak aurrera eramateko alternatiba integral” bezala jardutea da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal