Hiru atxilotu Gasteizen


Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen atzo goizean 8:00ak aldera Olagibel kaleko polizia-etxean kateatzeagatik. Gainera, Ernaiko protesta batean parte hartzen ari ziren beste 42 pertsona identifikatu ditu. Atxilotuei "agintaritzaren agentearen aurkako atentatua" egotzi diete. Bestalde, indar errepresiboek identifikatutako beste pertsonak mozal legea aplikatuko dietela jakinarazi die. Era berean Bilbon, Espainiako Gobernuak Moiua plazan duen egoitzaren aurrean eserialdia egin zuten, 07:30ak aldera, trafikoa moztuz eta hainbat gazte lepotik kateatu ziren. Protestanteak adierazi dutenez ekintza hauek Aitor eta Galderrekin elkartasunean egin dituzte, izan ere hilabete honetan jakitera heman dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadori espetxeratze agindua iritsi zaie (lahaine.org)