Hiru gazte salatu dute Ertzaintzak zauritu zituela Tolosan
Hiru dira dagoeneko Ertzaintzaren oldarraldiaren oldarrien ondorioz Tolosako (Gipuzkoa) inauterietan zauritutako gazteak. Villabonako (Gipuzkoa) 16 urteko gaztea izan zen salatu zuen lehena. Ostean, Tolosan egindako elkarretaratzen batean gaztearen aitak salatu zuen bigarren gazte batek ere foam jaurtigailuak eragindako kolpe bat zuela sudurrean. Berria egunkariak ere argitara eman du hirugarren zauritu bat egon zela.
Familiak iragarri duenez, Tolosako epaile batek ikerketa abiatu du ofizioz eta familiak akusazio partikularra jarri du. Horrekin batera, ertzaintzak zauritutako hirugarren gazteak ere epaitegietan salatu du gertatutakoa.
Erretinaren haustura geldiarazita
Asteartean, otsailaren 20an, egin zioten ebakuntza begia larri zaurituta duen gazteari, eta familiak azaldu duenez medikuek aurre ikusi bezala atera da ebakuntza. Helburua zen erretinaren haustura geraraztea, gehiago zabaldu ez zedin. Enfokatzeko eta argitasuna behar bezala jasotzeko garrantzitsua da lente kristalinoa. Gazteak oraindik ez daki zein ondorio fisiko izanen dituen, baina ez du lehen bezala ikusiko.