lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/05/2025

Hiru langile hil dira azken 24 orduetan

La Haine - Euskal Herria
Aurten, gutxienez 23 langile hil dira Euskal Herrian.

Pavinpront azpikontratako langile bat hil da gaur goizean Tubos Reunidos enpresan, Amurrion (Araba). 12:40an inguru gertatu da ezbeharra, eta iturri sindikalek jakinarazi dutenez, langilea altuera batetik erori egin da. Amurrioko Tubos Reunidos lantegiko enpresa-batzordeak 24 orduz lantegiaren jarduera etetea eskatu du. Horrekin batera, batzordeak elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako, 09:00etan, lantegiaren sarreran.

Era berean, azpikontratako langile bat atzo hil zen abiadura handiko trenaren lanetan, Atxondon. 49 urte zituen, eta azpikontratatutako Conprovial enpresarentzat ari zen lanean. Dirudienez, Pieza bat langilearen gainera erorita gertatu zen ezbeharra, eta zauri larriak eta odoljario handia eragin zizkion.

Azkenik, astelehenean ere, 50 urteko beste behargin bat hil zen Andosillan(Nafarroa). NA-8715 errepidearen alboan dagoen elikagaigintzako lantegi batean izan zen ezbeharra. Karga bat erori egin zen, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, eta langilea jo, eta bertan hil zuen. Calahorrakoa (Errioxa) zen langilea.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal