lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 05/01/2026

Iban Apaolaza euskal preso politiko ohia zendu da

La Haine - Euskal Herria
2008tik 2025era gatibu egon ostean, hirugarren graduan zegoen iaztik. 54 urte zituen.

Guztiz aske izatea lortu gabe zendu da Iban Apaolaza euskal preso politiko ohia. Igande gauean, preso ohiaren senideek desagerpenaren berri eman zuten, goizean mendira irten eta etxera itzuli ez zelako. 54 urteko beasaindarra hilik topatu dute astelehen honetan Oiartzunen, Aiako Harrian.

2007ko ekainean atxilotu zuten, Quebecen(Kanada). Espainiara estraditatzeko aginduaren aurrean Apaolazak helegitea jarri zuen Kanadako Justizia Epaitegian, baina Administrazio kanadiarrak atzera bota zuen erabakiaren aurkako azken helegitea. Kanporatua izan ostean Espainiako Poliziaren esku geratu eta torturatua izateko arriskua zuela iritzita egin zuen gose greba Apaolazak. Prozesuan zehar bere abokatuak etengabe salatu zituen irregulartasunak eta, ondorioz, kanporaketa erabakitzeko bista bitan atzeratu zen. Azkenik, martxoaren amaieran egin zen eta maiatzean kanporaketa onartu zuten. Epai honen ondorioz, 2008an Espainiaren esku utzi zuten.

Espainiaratua izan ondoren, ETAko kide izatea egotzita epaitu eta 123 urteko zigorra ezarri zioten. Hirugarren graduan zegoen iaztik. Ez zen EPPK-ko kidea.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal