Igande honetan mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak Gasteizen


Palestinarekin Elkartasuna plataformak adierazi duenez, pasa den aste hasieran Gazaren aurka gauzatzen ari den lurreko erasoa beste urrats bat da Israelgo Estatuaren proiektu genozida eta kolonialean. Erasoaldi hori azken hamarkadetako okupazioaren eta garbiketa etnikoaren parte dela ohartarazi du; nabarmendu duenez, bi urte dira genozidioa hasi zela, eta bederatzi hilabete inguru planifikatutako blokeo humanitarioak Palestinako herritarrei eragindako gosetea hasi zela.
Plataformak salatu du erakunde sionistak egindako garbiketa etikoa eta genozidioa mendebaldeko erakunde eta gobernuen laguntza eta konplizitateari esker bakarrik dela posible. Izan ere, "mendebaldeko gobernuek palestinaren aldeko keinuak egin arren, harreman ekonomikoak, diplomatikoak eta kulturalak mantentzen jarraitzen dituzte Israelgo estatuarekin; Palestinaren aldeko protestak jazarri eta kriminalizatzen dituzten bitartean".
Horregatik guztiagatik, Palestinaren aldeko plataformak uste du beharrezkoa dela erakunde sionistaren eta "hura sostengatzen duten gobernuen aurka eta palestinako herriaren erresistentziaren alde" mobilizatzen jarraitzea. Bide horretan, irailaren 28an, 13:00etan, mobilizazioa deitu du Andra Mari Zuriaren enparantzatik.