lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 15/04/2011

Igor Esnaolak, Aitor Esnaola eta Lander Etxeberriak inkomunikaturik jarraitzen dute

askatu.org
Lander Etxeberria atzo arratsaldean atxilotu zuten eta miaketaren ondoren Guardia Zibilaren eskuetan jarraitzen du atxiloturik.

Lander Etxeberria atzo arratsaldean atxilotu zuten eta miaketaren ondoren Guardia Zibilaren eskuetan jarraitzen du atxiloturik. Bi anaiei torturak ekiditeko neurriak ukatu dizkie epaileak.

Lander Etxeberria goizeko 1:30ak arte eduki zuten bere etxean eta herritarren ohiu artean eraman zuten. Villabonan manifestazioa burutuko dute egunero.

Torturak ekiditeko neurriak hartzeari uko egin dio Marlaska epaileak:

Aitor eta Igor Esnaola anaien abokatuak Habeas Corpusa eskatu du, atxilotuak berehala epailearen aurrera pasatzea hain zuzen ere. Espainiako Entzutegi Nazionalak ukatu egin du eskaera hori. Inkomunikazio aldian atxilotuak torturatuak izan daitezen ekiditeko neurriak ere eskatu ditu defentsak, eta hau ere atzera bota dute.

3 neurri eskatu dira zehazki:

- Atxiloketa aldian konfiantzako medikuaren bisitak izatea.
- Atxiloketa une guztia bideo kameraz grabatua izatea.
- Bere senideek atxilotua non dagoen eta nola dagoen jakin dezatela.

Atxilotuak inkomunikatuak aurkitzen dira eta ez dago beraien egoeraren gaineko inolako berririk.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik ez gara nekatuko atxilotuak une honetan jasaten ari daitezkeen tratuaz gure kezka adierazten. Bitartean mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal