lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/05/2025

Ikertutako EIPK-ko sei kideek Espainiako Auzitegi Nazionalarentzat deklaratu dute gaur

La Haine - Euskal Herria
Dirudienez, ikerketak hasi ditu Auzitegiak “erakunde terrorista” bateko kide ote diren zehazteko. Hala ere, sumarioa sekretupean dago.

Gaur goizean deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalak deitutako EIPK(Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa)-ren sei kideek. Bidekonferentziaz aritu dira Donostiatik, eta haien aurkako neurririk gabe atera dira epaitegitik.

Kolektiboa 2013an sortu zen, Herria dugu arnas ekimenaren ondoren, eta xede gisa jarri zuten iheslari eta deportatuen etxeratzea sustatzea. Horretarako adierazle nagusia Miarritzen egindako Elkartasun hatsa ekitaldia izan zen. Han, dozenaka iheslarik parte hartu zuten, eta haien izenean hala mintzatu ziren: “Ez dadila pertsona bakar bat ihes egitera beharturik izan etorkizunean, eta guk egin dugun bidea pairatzera”.

Hamabi urte geroago, ikerketak hasi ditu Espainako Auzitegui Nazionalak, “erakunde terrorista” bateko kide ote diren zehazteko. Naiz hedabidearen arabera, ETAri 1999 eta 2010 artean atzemandako dokumentuak dira prozesuaren oinarria. Instrukzioko Epaitegi Zentralak adierazi du ikertzen ari dela ea ETAren zuzendaritzak emandako jarraibideak bete ote zituzten, eta ea talde hartako kideak ETAren “diziplina organikoaren” pean jardun ote zuten. Hala ere, sumarioa sekretupean dago, eta hala egongo da, gutxienez, ekainaren 9ra arte. Oraingoz ez dago zehaztapen gehiago. Beraz, ikusteko dago zer den zehazki leporatzen zaiena.

Gaur egun, gutxienez hamabost iheslari eta hiru deportatu daude, Etxerat elkartearen datuen arabera. Hala ere, elkarte honek ez ditu kontuan hartzen Ezker Abertzale ofizialaren parte ez diren iheslariak, beraz, gehiago dira.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal