lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/01/2024

Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoa 40 urte pasa ditu espetxeratua

La Haine - Euskal Herria
Lezamakoa Europako preso politikoen artean gatibu urte gehien eman duenetarikoa da.

Iñaki Bilbao Goikoetxea “Txikito” 40 urte pasa ditu kartzelan, hau da bere bizitzaren zati gehiena, izan ere, euskal preso politikoak 67 urte ditu. Gainera hainbat hamarkada isolamendu moduluan pasa ditu, horrek suposatzen duen eskubideen ezabapenarekin, adibidez, 22 orduz zeldan egotea eta bakarrik bi orduz atera ahal izatea edo bisiten murrizketa, segurtasun balditzak handituz. Lezamakoa lehen aldiz espetxeratu zuten 1983. urtean ETAn militatzeagatik eta 18 urte preso pasa ondoren aske utzi zuten. Aske utzi eta gero bere militantzia berrartu zuen eta handik urte gutxira berriz atxilotu zuten 2002an. Oraingo honetan Juan Priede PSEko zinegotziaren exekuzioa leporatu zioten eta berriz espetxeratua zuten. Gertakari hauek kontuan izanda 2032. urtera arte zeukan kondena, baina urteak pasa hala zenbait kondena gehiago jaso zituen hainbat epaiekin izan zituen liskarren harira eta borroka armatuari sustegua emateagatik. Osotara 68 urteko kondena betzen ari da Txikito Zaballako espetxean, nahiz eta urte gehienak dispertsioan pasa arren Puerto lll-ko (Cadiz) espetxean, Topas-eko (Salamanka) espetxean… beste batzuen artean.

Espetxeetatik borrokan

Kartzelan pasa dituen urteetan hainbat borroka eraman ditu aurrera, espetxean jaso duen jazarpena salatzeko eta militatzera eraman zituen helburuen alde borrokan jarraitzeko. Horregatik haibat gose greba abiatu ditu Txikitok, luzeena 2020ko Irailaren 9an hasi egin zuen "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" aldarrikatzeko eta 50 egunez egon zen gose eta komunikazio greban ospitaleratua eta indarrez elikatuta izan zen arte. Hortik hiru egunetara, azaroaren 2an zehazki, hasiera eman zion berriz gose eta egarri grebari azaroaren 11raino arte. Hala ere, hurrengo urtean, 2021ko abuztuaren 6an berriz ekin zion borrokari, eta gose eta komunikazio greba bat hasi zuen aurreko urteko helburu berdinekin. 28 egun eman zituen gose greban eta osasun arrazoiengatik amaitu zuen, izan ere, tumore bat antzeman zioten prostatan. Hala ere, gose grebak ez dira aurrera eraman duen borroka bakarra eta 2019ko uztailean bisitei uko egitea erabaki zuen. Erabaki hau kartzelako Segurtasun Zuzendariordeak eskuburdinak jarrita atera beharko zuela bisitetara jakinarazi zionean hartu zuen, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Lezamarrak borroka hau irabazi zuen eta handik gutxira neurria bertan behera utzi zuen Segurtasuneko zuzendariordeak.


Gaur egun Lezamarrari eskutitzak idazteko aukera dago helbide honetara:

Iñaki Bilbao Goikoetxea
Centro Penitenciario Álava
Portillo de San Miguel 1
01230 Iruña Oka-Araba

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal