Iñaki Bilbao "Txikito" euskal preso politikoa isolamendu-erregimenean sartu dute
Inolako jakinarazpenik jaso ez arren, banderekin izandako gatazkagatik ezarritako zigorra betetzeko isolamendura eraman dutela uste da. Era berean, Oskar Barreras isolamenduan daukate maiatzaren 5etik.
Iñaki Bilbao "Txikito" euskal preso politikoak maiatzaren 4en abiatu zuen gose eta egarri greba, Zaballako ziegako leihotik ikurriña eta Kubako bandera kentzeari uko egiteagatik isolamenduan sartu ostean. Grebari ekin eta zenbait egunera, ospitaleratu egin zuten Txikito. Hori dela-eta, presoak amaitutzat eman zuen gose, egarri eta komunikazio-greba. Dena den, gatazka ez da hor amaitu, pasa den igandean isolamenduan sartu baitzuten. Inolako jakinarazpenik jaso ez arren, banderekin izandako gatazkagatik ezarritako zigorra betetzeko isolamendura eraman dutela uste da.
Bestalde, Oskar Barreras euskal preso politikoak isolamenduan jarraitzen du Basauriko (Bizkaia) kartzelan. Ziega partekatzeari uko egiteagatik isolamendu modulura eraman zuten maiatzaren5ean, eta, protesta gisa, patio-grebari eta komunikazio-grebari ekin zien maiatzaren 18an. Gauzak horrela, Oskarrek isolamenduan jarraitzen du baina komunikazio greba utzi zuen uztailaren 3an.







