lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/03/2024

Independentziaren alde egiten duen gehiengoa langile-klasearen parte dira

La Haine - Euskal Herria
Bestalde independentziarekiko grina %8 jaitsi da EAEko biztanlerian azken hamarkadan.

Atzo, martxoaren 27a, Eusko Jaurlaritzaren Soziometroaren datuak publiko egin ziren. Inkestetan hainbat galdera egin zieten Euskal Herriko milaka biztanlei gai ezberdinen inguruan, bestak beste, independentziaren auzia. Galdera horren emaitzak zera izan ziren: %22 independentziaren alde dago, % 33 egoeraren arabera egongo litzateke ados edo kontra, eta %37 indendentziaren kontra dago. Honek erakusten du azken hamarkadan asimilazioa gero eta handiagoa eman dela EAEko biztanlerian, izan ere, 2014an biztanleriaren %30 independentziaren alde zegoen.

Hala ere, klase sozialen arabera sailkatzen baditugu datuak desberdintasunak aurkitu ditzakegu. Askapen nazionalaren alde dauden pertsona gehienak langile- klasaren parte dira. Zehazki, egoera prekarioan dauden pertsonen artean %54 independentziaren alde edo egoeraren arabera alde egongo litzateke; independetziaren kontra aldiz %36. Datu hauek burgesiarekin alderatzen baditugu ikus dezakegu klase sozial honetan independetziaren aldeko babesa txikiagoa dela, izan ere, haien artean %41 askapen nazionalaren aurka dago.

Bestalde, desberdintasuna handiagoa da biztanleriaren adina edo lan-egoeraren arabera. Ikasten ari direnen artean %32 independentziaren alde dago, %48 egoeraren arabera eta bakarrik % 17 dago independentziaren kontra. Jubilatuen artean, aldiz, kontrako joera ikus daiteke; bakarrik % 18 dago independetziaren alde, %29 egoeraren arabera eta % 41 askapen nazionalaren aurka dago.

Era berean, desberditasun handiak daude udalerrien tamaina kontuan hartzen badugu. Udalerri txikietan independentziarekiko grina askoz handiagoa da (%34) hiriburuetan baino (%17).

Probintzien egoera aztertuz, Araban, independentziaren aurka dagoen biztanleriaren portzentai altuena dago, biztanleriaren ia erdira iristen dena (%46) eta Gipuzkoan txikiena(%30). Esan beharra dago bai Gipuzkoan, baita Bizkaian ere, biztanleriaren gehiena independentziaren alde edo egoeraren arabera alde egongo litzaketela.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal