lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 09/04/2025

Iñigo Cabacas erail zutenetik hamahiru urte beteko dira gaur

La Haine - Euskal Herria
Ertzaintzak jaurtikitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas gaztea larri zauritu zuen, Athleticen garaipen bat ospatzen ari zela. Handik lau egunera hil zen.

2012ko apirilaren 5an, Athleticek jokatutako partida baten ostean Indautxuko herriko tabernaren inguruan bildu ziren zaleen aurka kargatu zuen Ertzaintzak. Istilurik egon ez arren ertzainei “zeukaten guztiarekin sartzeko” agindu zien arduradunak. Ertzaintzak jaurtikitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas gaztea larri zauritu zuen eta handik lau egunera hil zen Basauriko gaztea, Basurtuko erietxean (Bilbo).

Ertzain bakarra zigortu zuten hilketagatik, eta handik gutxira kartzela zigorra bertan behera utzi zioten. Hilketaren inguruabarrek eta geroko auzian izandako mantsotasunak zein erantzukizun faltak eta ondoriozko protestek gizarte oihartzun handia eman diote auziari Euskal Herrian. Gertakariak argitzeko, Eusko Jaurlaritzatik jarritako oztopoak eta ordezkari politiko zenbaiten elkartasun eza ere salatu zituzten familiak, adiskideek eta hainbat politika- zein gizarte-eragilek. Ertzaintzaren arduradun politikoek, aitzitik, gertatutakoa akatsa eta istripua izan zela adierazi zuten, eta ez zuten inongo erantzukizunik hartu beren gain.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal