lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/01/2025

Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako bi donostiarrei

Beñat Parra
Egun horretan, herritarrek ertzainei euskaraz hitz egin zieten, baina agenteek gaztelaniaz hitz egiteko agindu zieten.

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek.

2023ko urriaren 18ko gauean jarri zizkieten isunak, Herreran Ertzaintzarekin izandako eztabaida baten harira. Gaizki aparkatutako auto baten harira hasi zen eztabaida: herritarrek ertzainei euskaraz hitz egin zieten, baina agenteek gaztelaniaz hitz egiteko agindu zieten. Tentsioa goratzen joan zen eta, azkenean, istiluen aurkako ertzainak bidali zituzten, Ralla eta Abendaño identifikatu eta miatu egin zituzten eta isunak jarri zizkieten.

Herritarrek Arartekora jo zuten, Ertzaintzak euren hizkuntz eskubideak urratu zituela iritzita. Hain zuzen ere, herriaren erakunde defendatzaileak arrazoia eman zien abenduan, baita Segurtasun Sailari eskatu ere Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko. Orain, Segurtasun Sailak isunak kendu dizkie.

Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal