lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/02/2024

JARKI antolakunde iraultzaileak blokea antolatu du Gasteizko sarraskiaren 48. urteurrenean

La Haine - Euskal Herria
“Klase borrokaz kaleak loratu” lelopean San Frantzisko elizatik irtengo da goizeko 12:15etan eta bat egingo du Martxoaren 3ko mobilizazioarekin.

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Espainiako poliziak bost langile erail eta ehun baino gehiago zauritu zituzten, gehienak balaz. Gertakari hauek greban zeuden langileen batzarra gelditzea zuen helburu.

Bi hilabete luzeko grebaren eta bi eguneko greba orokorraren ondoren, martxoaren 3an erabateko lanuztea deitu zen. Ia langile guztiek babestu zuten lanuztea, borrokan ari ziren enpresetakoek, elkartasunez lagundu zuten beste enpresetakoek, merkatariek, zerbitzuek, ikasleek, etxekoandreek eta, oro har, herritarrek. Goizetik, poliziak gogor oldartu zen edozein kontzertazio- edo manifestazio-zantzuren aurrean, eta tiro ere egin zuen, lehen bala-zauriak eraginez.

Arratsaldeko bostetarako batzar orokor informatibo bat zegoen deituta Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan, non borrokan ari ziren enpresen Ordezkaritza Batzordeen bilerak egin ohi ziren, gertakari berriak jakinarazteko. Eliza milaka pertsonekin bete zen, kanpoaldean antzera, eta une horretan, eliza husteko agindua eman zuten indar errepresiboek. Hala ere, han bildutako jendetzak uko egin zion eliza uzteari. Eraikina husteko, poliziak eraso egin zuen, eta gasarekin eta istiluen aurkako materialarekin eraso egin zion elizaren barruan zeudenei. Horregatik, izuaren eta itolarriaren ondorioz, han bildutakoak korrika ateratzen hasi ziren. Une horretan, poliziak kolpeka eta tiroka hasi ziren, bereizi gabe, ihes egiten saiatzen ari zirenen aurka. Ondorioz, bost langile hil zituzten eta ehun inguru zauritu, horietako asko larri.


Gertakari hauen 48. urteurrena betetzen da igande honetan eta urtero bezala manifestazio bat zeharkatuko ditu Gasteizko kaleak, eraildako langileen omenez. Horren harira JARKI antolakunde iraultzaileak blokea antolatu du. Blokea San Frantzisko elizatik irtengo da goizeko 12:15etan eta bat egingo du Martxoaren 3ko mobilizazioarekin.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal