lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/10/2025

JARKI-k “Axio” eta Agurtzane Eusko Gudariak omentzeko ekitaldiak antolatu ditu larunbat honetan

La Haine - Euskal Herria
Aurten, 46 urte beteko dira Juan Ignacio Erdozia Larraza espainiar poliziak erail zuenetik eta urte bete Agurtzane Ezkerra zendu zenetik.

2024ko urriaren 4an zendu zen Agurtzane Ezkerra. Bere militantzian zehar espainiar estatuaren errepresioak gogor kolpatu zuen, 1995eko otsailaren 22an atxilotu baitzuten Bartzelonan, ETAn militatzeagatik. Kartzelan egon zen bitartean minbiziari aurre egin behar izan zion, izan ere, ez zitzaion aplikatu gaixotasun larriak dituzten presoak etxean egotea ahalbidetuko lukeen lege arrunta. Bere militantziagatik dela eta, Agurtzane omentzeko ekitaldia antolatu dute, urriaren 11n 12:30ean, Algortako Txiki Otaegi plazan.

Donostian Poliziarekin tiroketa bat izan ondoren, bere komandoko kideek eraman eta Juan Igancio Erdozia Larraza, "Axio", Lizarrustiko portuan hilik agertu zen 1979ko urriaren 10ean. JARKI antolakunde iraultzaileak Erdozia omentzeko deialdia egin du, urriaren 11an, larunbata, 13:00etan, Etxarri Aranazko plazan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal