lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP53

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

30/10/2019 :: Nacionales E.Herria

Jose Angel Otxoa de Eribe Euskal Preso Politiko oiharen heriotzaren aurrean

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Preso eriekin egiten duten xantaia estatu terrorismoaren beste forma bat gehiago da, militante politikoaren borondatearen haustura bilatzen duen tortura kronikoa

Jose Angel Otxoa de Eribe euskal preso politiko oiharen heriotzaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna eta doluminak helarazi nahi dizkie haren senide eta lagunei. Era berean, gure mugimenduak gertaera honen aurrean sentitzen duen mina, amorrua eta ezintasuna adierazi nahi ditu, izan ere Jose Angel preso mantendu baitute ia bere heriotzaren egunera arte. 

Historikoki, Espainiako eta Frantziako Estatuek preso politikoen osasuna erabili dute Euskal Herriaren askapen borroka baldintzatzeko, eta oraindik ere horretan jarraitzen dute, izan ere preso hauek askatzeko baldintzen proposamenak ez baitira medikuntza arrazoietan oinarritzen, arrazoi politikoetan baizik: “Damutu zaitez eta zure irteera erraztuko dugu. Damutu zaitez ala hil”.

Preso eriekin egiten duten xantaia estatu terrorismoaren beste forma bat gehiago da, militante politikoaren borondatearen haustura bilatzen duen tortura kronikoa. Preso politikoak psikologikoki eta fisikoki apurtzeko gure etsaiek erabiltzen dituzten metodoak anitzak dira, baina denetan krudelena da kate-begi ahulena diren preso eriekin erabiltzen dutena, militante eskuzabalenen damutzea lortuta independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokari eraso egin asmoz.

Bukatzeko, preso erien auzian autokritika egin behar dugu beste behin ere, herri moduan porrot argia baita pertsona hauek bizirik eta aske etxera itzultzeko erakusten ari garen ezintasuna. Galdera litzateke ea zergatik preso erien askatasunaren alde ez den beste afera batzuetan mugitzen den jende kopurua mugitzen. Guretzat argia da pertsona hauen militantzia politikoak deserosotasunak eragin ditzaiekela giza eskubideen aldarrikapen soilean harrapatuta daudenei. Bakarrik borrokaren zilegitzearen bitartez izango da posible arlo honetan garaipenak lortzea, aspaldi lortzen zirenen modukoak. Berpiztu dezagun borroka, hori baita militante hauei zor diegun minimoa. Agur eta ohore, Jose Angel!

Euskal Herria, 2019ko urriaren 29a.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fP53

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal