Berriz espetxeratu dute Josu Narbaez euskal preso politikoa


Josu Narbaez Goñi euskal preso politikoa berriz espetxeratua izan da. Martuteneko espetxeko (Gipuzkoa) tratamendu batzordearen proposamena jaso ostean, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 4an onartu zuen Narbaezen progresioa. Beraz, sei egun soilik egin ditu hirugarren graduan, fiskalaren errekurtsoak eten duen arte. Espainiako Auzitegi Gorenak 2023an ezarritako jurisprudentzia dela medio, nahikoa baita fiskalak helegitea jartzea progresioa behin-behinean eteteko.
Narbaez 2014an atxilotu zuten Mexikon, Itziar Alberdi Uranga euskal preso politikoarekin batera. Biek 22 urte pasa zituzten iheslari bezala. Atxilotu ondoren, ehunka urteko espetxe zigorra ezarri zioten, 80ko eta 90eko hamarkadetan lau ekintza armatu burutu izana leporatuta. Hala ere, 30 urteko espetxe zigorra betetzen ari da.