Nacionales E.Herria :: 09/12/2024
Kamioi gidari bat hil da istripuz Larrabetzun
Aurten, 61 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.
Kamioi gidari bat hil zen atzo arratsaldean errepidetik aterata. Istripua 17:40 aldera izan zen, N-637 errepidean, Larrabetzu parean (Bizkaia).
Jakinarazi dutenez, gidaria harrapatuta geratu zen, eta, suhitzaileek atera izan behar zuten. Osasun langileak laguntzera joan baziren ere, hantxe hil zen. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan zuten noranzko batean.