lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/02/2025

Kiñu Gaztetxea desalojo arriskuan aurkitzen da

La Haine - Euskal Herria
Orain dela bost urte hasi zuen gaztetxean kontrako prozesua Sabadell bankuak eta, apirilaren 23an, espazioa desalojatuko dela erabaki ahal da Durangoko epaitegian.

Igorreko (Bizkaia) Kiñu Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, gune autogestionatua desalojo arriskuan aurkitzen da. Sabadell banketxearen jabetzakoa da eraikina, eta 2020ko uztailan 20an hasi zen kanporatze prozesua. Ordutik, negoziazino ugari egon dira, hainbat kanpaina aurrera atera dira eta gaztetxearen aurkako beste epaiketa bat ospatu zen. Epaiketa horretan, Sabadelleko ordezkariak ez ziren judiziora aurkeztu. Dena den, "bigarren aukera" bat eman zioten epaitegiek banketxeari, eta Gaztetxea husteko prozedurari berriz ekiten utzi zioten. Orain beste epaiketa bat ospatuko da apirilaren 23an eta, Gaztetxeko kideek adierazi dutenez, espazioa “desalojatuko dala erabakiko da Durangoko epaitegien”.

Ondoren, beraiena ezin dela kasu isolatu bat bezala hartu eta “gune okupau zein autogestionauok etengabeko itotze prozesuetan’’ bizi direla salatu dute, horren adibide Zornotzako Matrailu Gaztetxea, Durangoko Kaletik Gaztetxera mugimendua, Portugaleteko Sastraka Gaztetxea edota Sestaoko Txirbilenea espazioa jarriz. Segidan, “botere ekonomiko eta politikoantzako” oztopo handia direla adierazi dute eta “eurin arma errepresibo eta juridiko” guztiak baliatuko dituztela gune autogestionatuak desagertzen saiatzeko gaitsetzi dute.

Eraso honen aurrean argi utzi dute ez direla belauniko geldituko, eta eraso hau ez dela erantzun gabe geldituko gehitu dute. Horrela, borroka antolatzen hasiak direla argitu dute: "Gune okupau eta autogestionatuonganako erasoak handituten diran moduan, gu be bagabiz saretuten eta gure amorrua zein alkartasuna antolatuten". Bide horretan, otsailan 21ean lgorren egingo duten manifestaziora hurbiltzeko deia egin dute, izan ere, “inoz baino gehau Kiñuz betetako elkartasune” behar dute.

Hamaika urte igaro dira espazioa birjabetu zutenetik, eta hamaika urte horietan, hamaika dire bertatik sortutako militante, proiektu, kontzertu, berbaldi, ekintza, tailer eta abar luze bat, izan ere, Arratiko eragile eta elkarte askorentzako aterpe izan da espazioa.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal