Lakaxita gaztetxea enegarrenez erasotu dute faxistek
Datorren larunbatean, hilak 21, Lakaxitari elkartasuna adierazteko eta eraso faxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute.
Gaur egun, gaztetxeek “testuinguru politiko zapaltzailea” bizi dute, eta Lakaxita gaztetxea ere egoera zaila bizitzen dagoela salatu dute bertako kideek. Berriki, faxistek pintada batzuk egin dituzte Lakaxitan, eta enegarren erasoaren aurrean “berriro ere kalera irtetea eragin digu”. Irungo eta Bidasoko espazio okupatu eta autogestionatu bakarra da Lakaxita, “faxistek etengabe erasotzen egotea ez da kasualitatea”.
“Sastraka gaztetxearen, Errekalde gaztetxearen, Kiñu gaztetxearen eta Donostiako Guardetxearen desalojoak eta desalojo arriskuak ikustea besterik ez dago. Erasiketen eta desalojen bidez, kultura, militantzia, gazteen espazioak eta alternatibak suntsitzen ari dira eta besoak gurutzatuta eta obediente egotea nahi dute. Desio dezatela sistemaren sustengatzaileek miseria, guk bitartean, zutik, tinko eta indartsu jarraituko dugu faxismoaren mekanismo guztien aurrean. Ezinbestean, gaztetxeen saretzea elikatuko dugu”.
Bestalde, San Migel-Anakako obrak direla eta, Lakaxitako kideek ez dute argi gaztetxearen etorkizuna zen izango den. “Sancheskiren lurretan ere etxebizitzak eraikitzen eta oraindik ez dakigu zein den Lakaxitaren etorkizuna”. Faxisten eraso etengabeen aurrean eta gure eraikinaren eta lursailen etorkizunaren udalaren isiltunaren aurrean “gure etxea defendatzeko antolatu egin gara. Biba gu ta gutarrak!”.
Eskualdeko mugimendu sozial guztiei dei egin diete Lakaxitaren alde egiteko eta defendatzeko. Datorren larunbatean, hilak 21, Lakaxitari elkartasuna adierazteko eta eraso faxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute Mosku plazan, 12:00etan. Lakaxita Orroka! Lakaxita Borrokan!.
Lakaxita gaztetxea enegarrenez erasotu dute faxistek : Bidasoko Hitza







