lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/03/2026

Langile bat hil da Balterran

La Haine - Euskal Herria
Pala kargatzaile batek kolpe bat eman zion 52 urteko langileri, eta tokian bertan hil zen. Aste honetan gutxienez beste bi langile hil dira.

52 urteko langile bat hil da ostegun honetan, Balterran(Nafarroa), traktore paladun batek jota. Hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da istripua, Balterrako abeltzaintza-industrialdean. 

Aste honetan gutxienez beste bi langile hil dira. Astearte iluntzean, langile bat hil zen Olatek enpresan, Legutioko Goiain industrialdean (Araba). Zerrautsa deskargatzen ari zela, materiala gainera erori zitzaion, eta hil egin zen. Asteartean ere beste garraiolari bat hil zen, Gasteizko erietxe batean. Hilaren 19an bihotzekoak jo zuen, bere kamioiaren kabinan zegoela. 58 urte zituen, eta Barco Motor enpresakoa zen.

Aurten, gutxienez 15 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal