Langile bat hil da Bilboko portuan
Istripu hilgarria abenduaren 21ean gertatu zen, Osalanek emandako informazioaren arabera. Portuko agintaritzaren larrialdiak kontrolatzeko zentroak adierazi duenez, Bilboko portuan atrakatuta zegoen STINNES ZEPHIR kargaontziko 65 urteko tripulatzaileak bihotzekoa izan zuen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Marinela alemaniarra zen.
Gutxienez, 64 pertsona hil dira aurten Hego Euskal Herrian lanean, eta 20 arrazoi ez-traumatikoengatik.