lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/05/2025

Langile bat hil da Bilbon teilatu batetik erorita

La Haine - Euskal Herria
Dagoeneko lau langile hil dira aste honetan Euskal Herrian lan-istripuz.

Gaur goizean, 10:30 aldera, 61 urteko langile bat hil da Arabella auzoan eraikin bateko teilatuan mantentze-lanak egiten ari zela erorita. Bertaratu diren osasun-langileek beharginaren heriotza baino ez dute baieztatu.

Aste beltza da hau Euskal Herrian, izan ere astelehenean eta asteartean, beste hiru langile hil ziren lan-istripuen ondorioz. Astelehenean, langile bat hil zen, Atxondon, abiadura handiko trenaren obretan ari zela. Pieza bat gainera erori eta zauri larriak eragin zizkion; odolustuta hil zen. Sindikatuen arabera, 49 urte zituen. AHTko lanak egiteko azpikontratutako enpresa batentzat aritzen zen, Conprovialentzat. Astelehenean bertan jakin zen Andosillan beste behargin batek galdu zuela bizia, elikadura enpresa batean: igeltsero lanetan zebilen, eta karga gainera erori zitzaion. 50 urte zituen, eta Calahorran bizi zen (Errioxa). Azkenik, asteartean Amurrion Tubos Reunidos enpresan hildako behargina ere toki garai batetik erori zen. Azpikontratatutako enpresa batentzat egiten zuen lan.

Aurten, gutxienez 24 langile hil dira Euskal Herrian.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal