lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/03/2025

Langile bat hil da Elorrioko Betsaide lantegian

Agentziak/La Haine
Garbiketa lanak egiten ari zela, makina batek azpian harrapatu du behargina.

Langile bat hil da gaur goizean Elorrioko Betsaide lantegian (Bizkaia). Ezbeharra 8:00etan gertatu da. Garbiketa lanak egiten ari zela, makina baten azpian harrapatuta geratu da behargina. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak handik ateratzen saiatu dira, baina ez dute lortu eta bertan zendu da. Galdaketa enpresa bat da Betsaide, eta nagusiki autogintzarako piezak egiten ditu. Iturri sindikalen arabera, hildakoa azpikontratatutako Grupo One garbiketa industrialeko enpresan zebilen beharrean, eta Senegalekoa zen.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bederatzi dira Euskal Herrian lanean zirela bizia galdu duten langileak.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal