Langile bat hil da Gasteizen hondeamakina batek azpian harrapatuta
Gaur 10:15ak aldera, 51 urteko gizon bat hil da Gasteizen, hondeamakina batek azpian harrapatuta. Baskonia-Alavesen nazioarteko akademia eta erresidentzia izango diren lurretan futbol zelaien eraikuntzan zebilen lanean, eta lurra berdintzen ari ziren bitartean izan da ezbeharra. Gizona Excavaciones Mendiola SL enpresako langilea zen, eta azpikontratatuta zebilela lanean Construcciones Urrutia enpresaren esanetara. Aurten, Euskal Herrian eman den aurreneko lan-heriotza da honakoa. Gainera, eraikuntzaren sektoreko lehen lan egun ofiziala zen gaurkoa.