Langile bat oso larri zauritu da Altsasun
Larunbatean, arratsaldeko 15:00ak aldera, 49 urteko gizon bat oso larri zauritu zen Erburua kaleko obra batean lanean ari zela. Gizona egoitza psikogeriatrikoaren inguruko obran ari zen lanean, eta hiru metroko altueratik erori da eta kolpea hartu du buruan. Lehen laguntza jaso ondoren, suhiltzaileek Altsasuko suhiltzaileen parketik gertu dagoen heliportura eraman dute, eta helikopteroko talde medikoak egonkortu egin du. Azkenik, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute, garezurreko traumatismo entzefalikoa zuela, oso larri.