Nacionales E.Herria :: 20/01/2025
Langile bat zauritu da Tafallan, bi metroko altueratik erorita


Gaur 09:45 inguruan izan da lan-istripua Tafallan(Nafarroa), konkretuki, Tudela Etorbidean dagoen mekanikako tailer batean. Dirudienez, 66 urteko langile bat bi metroko altueratik erori da ofaindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Zauritutako langilea Iruñeko Unibertsitate Ospitalea eraman dute, eta pronostiko erreserbatua du, 112-SOS Nafarroako larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez.