lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/03/2024

Lau euskal preso politiko Gernikan izango den Aberri Egunari atxikimendua eman diote

La Haine - Euskal Herria
Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxeak, Fernando Garcia Jodrak, Mikel San Sebastian Gaztelumendik eta Garikoitz Etxeberria Goikoetxeak, JARDUN Kordinadorak antolatutako mobilizazioarekin bat egin dute.

Martxoaren 31n JARDUN Koordinadorak egun osoko egitaraua antolatu du Gernikan, Aberri Egunaren harira. Hori dela eta, espetxetik lau euskal preso politiko mobilizazioaren alde egin dute:

Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea 1989an espetxeratu zuten Komando Aizkorak aurrera eramandako hainbat ekintza leporatuz. 14 urte beranduago, 2003an, espetxetik atera eta militanziara itzuli zen. Guardia Zibilarekin enfrentamendu baten ondoren berriz espetxeratu zuten. Guztira 35 urte darama espetxeratuta.

Fernando Garcia Jodra Gaztelugatze Komandoko militantea 2004ean espetxeratu zuten eta 47 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, PPko zinegotzi baten exekuzioa leporatuta. Osotara 20 urte darama espetxean.

Mikel San Sebastian Gaztelumendi 2010an espetxeratu zuten ETAk Barajas aireportuan aurrera eraman zuen ekintzagatik eta 1040 urteko espetxe-zigorra jaso zuen. Osotara 14 urte darama espetxean.

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea Ipar Euskal Herrian atxilotu eta gero espainiar estatura lekualdatu zuten 2007an, non 28 urteko espetxe zigorra jaso zuen ETA erakundean militazeagatik. Osotara 17 urte darama espetxeratuta.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal