lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 06/03/2025

Lau garraiolari hil dira Fiteron, bi kamioik elkarren kontra jota

La Haine - Euskal Herria
Azken urteetan Euskal Herrian izan den lan-istripu larrienatakoa izan da.

Lau garraiolari hil dira Fiteron, bi kamioik elkarren kontra jota

Azken urteetan Euskal Herrian izan den lan-istripu larrienatakoa izan da.

Atzo, goizaldeko 04:00ak aldera, lau langile hil ziren N-113 errepidean, Fitero parean (Nafarroa), bi kamioik aurrez aurre elkarren kontra jota. Bi gizon eta bi emakume dira hildakoak, eta laurak atzerritarrak: bi txekiarrak eta bi bulgariarrak. Azken horiek Granadako herri batean bizi ziren (Andaluzia), eta handik atera zen haien kamioia, Pabertrans garraio konpainiakoa, barazkiz beteta. Bestearen kabina, berriz, VKP Txekiako garraio enpresarena da, eta neumatikoak zeramatzan Guadalajara (Gaztela-Mantxa).

Bi bikote osatzen zituzten hildakoak, eta txandaka aritzen ziren kamioia gidatzen. Sindikatuek salatu dutenez, ibilbide luzeak egiten dituzten garraiolari hauek binaka joatera behartzen dituzte kamioietan, honela ahal den kilometro gehien egin ahal izateko kostuak gutxituz. Modu honetan, garraiolaria bere atseden erreglamentarioa kamioian bertan pasatzera behartuta egoten da eserlekuan eserita kamioia gelditzen ez delako. Honela, etengabe lanean diraute benetazko atsedenik hartu gabe eta nekea arrisku faktore nagusi bilakatzen da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal