lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/03/2025

Lau gazte epaituko dituzte, Durangoko gaztetxearen okupazioaren harira

Ekaitz Herrera
Apirilaren 3an, "usurpazio delitua" egotzita epaituko dituzte gazteak.

Apirilaren 3an, eguenean, Durangoko lau gazte epaituko dituzte, Correosen eraikinaren okupazioagaz lotuta. Kaletik Gaztetxera dinamikak postetxe zaharra okupatu zuen abenduaren 6an. Handik egun batzuetara, udalak salaketa ipini zuen. Elkarretaratze, karga eta tentsio artean, gazteek irten egin behar izan zuten eraikinetik.

Kaletik Gaztetxera dinamikako kideek zehaztu dutenez, "usurpazio delitua egotzita" epaituko dituzte gazteak. "Gure aburuz, udalek euren logikatik kanpora antolatzen diren talde orogaz hartzen dituzte era honetako jarrerak", adierazi dute dinamikako kideek. Era berean, azken asteotan poliziak "hiru gazte identifikatu" dituela azaldu dute, "epaituko dituztenei elkartasuna adierazteko propaganda egitearren". Azkenik, egoera salatzen eta elkar antolatzen jarraituko dutela iragarri dute: "Gure helburu nagusia gazteak antolatzea eta gaztetxearen aldeko borroka indartzen jarraitzea da". Alde horretatik, gazteria deitu dute egitekoak dituzten mobilizazioetan parte hartzera.

Lau gazte epaituko dituzte, gaztetxearen okupazioagaz lotuta - Durango - Anboto.org

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal