lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/04/2021

Legebiltzarrean amaitu da Tubacexeko grebalarien martxa

Alea.eus
Legebiltzar parean beste hainbat langileren babesa izan dute Tubacexeko beharginek

Greba mugagabearen 65. egunean, Legebiltzarrera eraman dute protesta beharginek; Ertzaintza oldartu egin zaie bertan elkartu direnei.

Tubacexeko lantegietako lanpostuen aldeko martxa Legebiltzarrera heldu da gaur goizean. Greba mugagabearen 65. egunean, 70 bat langile heldu dira, Amurrio eta Laudioko fabriketako beharginak, aste honetan zuzendaritzak agindutako kaleratzeak salatzeko. 700 langile artetik 129 kaleratu ditu enpresak.

Amurrioko lantegiaren ataritik abiatu zuten ibilaldia, goizeko lehen orduan, eta Murgian egin zuten etena, Gasteizera abiatu aurretik. Eusko Legebiltzarrean kontrolerako osoko bilkura izango da gaur, eta han izango dira Tubacexeko langileak; EH Bilduren galdera bati erantzungo dio Arantxa Tapoa Ekonomia eta Iraunkortasun sailburuak.

Langileen ordezkariek ohar batean azaldu dute ez dela "aldaketarik" izan, eta langileen artean ez dutela bereizketarik egingo. "Guztiok jarraitzen dugu itsasontzi berean, eta helburu berarekin: lanean jarraitzea, kaleratze traumatikorik gabe".

Protesta Legebiltzarrera

Goizean goiz, Tubacexeko enpresa batzordeko kideek Legebiltzarrera sartu nahi izan dute adierazpenak egitera, baina Ertzaintzak ez die utzi, eta tentsio uneak bizi izan dira. Ostean, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen legebiltzarkideek lagunduta sartzeko aukera izan dute.

Aldi berean, Ertzaintza oldartu egin zaie kalean elkartutako beharginei; tranbia moztu dute langileek, eta bi karga izan dira grebalarien aurka.

 

https://alea.eus/araba/1618561297867-gasteiz-tubacex-langileak-martxa

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal