lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/01/2025

Lekeition, gizon batek bi adingaberi sexu erasoa egin zien

Agentziak/La Haine
Bestalde, Bizkaiko areto futboleko emakumezkoen hamar taldetako jokalariek arbitro batek jokabide "desegoki eta inbaditzailea" duela salatu dute.

Lekeitioko sexu-erasoa gabonetan jazo zen, gizon matxistak ukituak egin zizkien bi adingabeei, eta eduki pornografikoa ikusarazi. Neskatoen gurasoek salaketa aurkeztu zuten eta Ertzaintzak gizonezko bat ikerketapean jarri du. Hala ere, ez da baztertzen salaketa gehiago egotea.

Bestalde, areto futboleko emakumezkoen hamar taldetako jokalariek ohar bat bidali diote Bizkaiko Futbol Federazioari epaile batek jokabide "desegoki eta inbaditzaileak" dituela salatu eta haien partidak epaitzera ez dezala bidali eskatzeko. "Areto-futboleko lurralde mailako emakumezkoen ligako jokalarien ongizate eta errespetuari zuzenean eragiten dion egoera onartezinaren gaineko kezka" adierazi dute agirian. Sinatzaileen esanetan, J.V epaileak "emakumezkoen taldeekiko duen jarrerak hainbat jokalariri ezinegona eragin die". "Hainbat klubetako jokalariekin sare sozialen bidez harremanetan jarri" dela baieztatu dute eta haien "datuak federazio-fitxetatik" hartu izanaren susmoa dutela adierazi dute. Jokaera hori "desegokia eta inbaditzailea" izateaz gain, "datuen babesa" urratzen duela salatu dute. "Bereziki kezkatzen gaitu bere posizioaz baliatu eta Federazioaren fitxetatik informazio pertsonala lortu izanak, hala nola gure izen-abizenak, eta sare sozialen bidez harremanetan jartzeko erabili izanak", azpimarratu dute oharrean. Horrez gainera, salatu dute ez dela "kasu isolatu bat" eta "ligako hainbat klubetako hainbat jokalarik antzeko jokabideak bizi izan dituztela" jakinarazi dute. Arrazoi horiengatik, Federazioari eskatu diote J. V. epailea ez bidaltzeko "areto futboleko lurralde ligako emakumezkoen taldeen partidetako epaile lanak egitera, jokalarien ongizate emozionalagatik, guztiokiko errespetuagatik eta profesionaltasun falta erakutsi duelako". Era berean, "prebentzio-neurriak hartzea eta antzeko jokabideen aurrean babesteko protokolo argiak ezartzea" galdegin dute. Bizkaiko Federazioko lehendakariorde Jose Angel Labradorrek azaldu duenez, epailea "baztertu" dute eta ez du partidarik arbitratuko.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal