Letaman desalojo arriskuan!!!


Letaman gaztetxeko oharra:
Lizentziarik ez dugula aitzaki bezala baliatuta, Donostiako Udalak Intxaurrondoko Letaman Gaztetxea itxi nahi du. Auzoko gazteok kudeatzen dugun gune libre bakarra itxi nahi dute, baina Intxaurrondoko gazteok gaztetxea defendatzea eta honen alde borroka egitea erabaki dugu!
•Gaztetxea gurea delako.
•Gaztetxea guk kudeatzen dugulako eta bertan gazteontzako ekintza ugari antolatzen ditugulako: kontzertuak, ikastaroak, bideo-emanaldiak, mendi irteerak, hitzaldiak…
•Gaztetxea auzo honetako gazteontzat elkartzeko, elkar ezagutzeko eta denbora pasatzeko lekua delako.
•Duela hamabot urte okupatu genuenetik, Intxaurrondoko eragile sozial garrantzitsua izan delako.
Gainera, gogorarazi nahi dugu duela hiru urte kafeta bota zutenean Udalak konpromisoa hartu zuela gaztetxea auzoko gazteon esku eta zabalik uzteko eraikin berriaren obrak hasi bitarte, non, beste instalazio batzuen artean, gazteok kudeatuko genituen gune batzuk izango ziren. Oraingoz ez dute inolako instalaziorik eraiki eta guk dakigula ez dago ezer eraikitzeko inongo planik. Beraz, bete dezatela haien hitza!
Atzo, asteartea 15, Udaltzaingo patruila pare bat etorri ziren gaztetxera hau itxi nahian baina barruan zegoen jendeak aurre egin zien bertatik aterako ez zirela esanez. Udaltzaingoek amore eman eta ospa egin zuten, baina egun hauetakoren batean errefortzuekin etorri eta gaztetxea ustu eta prezintatuko zutela esan zuten.
Egoera honen aurrean erantzun bat eman beharrean aurkitzen gara eta horregatik dei egiten dizuegu egunero 20:00tan gaztetxean egiten ari diren asanbladetan eta OSTIRALEAN 20:00TAN GAZTETXETIK ABIATUKO DEN MANIFESTAZIOAN parte hartzera.
OKUPAZIOA ESKUBIDEA DELAKO LETAMAN AURRERA!!
15URTE ONDOREN EZ DUTELAKO GU IXILTZEA LORTUKO!
LETAMAN ZUTIK! AUZOA BIZIRIK!







