lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/11/2025

Lointek Gernikak Bulgarian jokatuko ditu Elitzur Ramlaren aurkako partidak

La Haine - Euskal Herria
Palestinarekin Elkartasunak aldarrikatu duenez, "azkenengo asteetako borrokaren eta presioaren fruitua izan da erabaki hori", eta zapatuan manifestaziora bertaratzeko deia zabaldu du.

Gernika KESBek jakinarazi duenez, egoitza aldatuta, Gernika-Lumoko Malosten jokatzekoak ziren Lointek Gernikaren eta Israelgo Elitzur Ramla taldearen Eurocup Women txapelketako neurketak Bulgarian, Sofian, lehiatuko dituzte urriaren 25ean (martitzena) eta 27an (eguena), ateak itxita eta ikuslerik barik.

"Azkenengo asteetako borrokaren eta presioaren fruitua izan da erabaki hori. Asko izan gara partidu horien kontrako asanbladetan antolatu, kaleak propagandaz bete, bandoak jarri eta, orokorrean, borroka honi gure atxikimendua adierazi diogunak; komertzio, kirol-talde, norbanako, hezkuntza-zentro...", adierazi du Palestinarekin Elkartasunak. Aldarrikatu duenez, "argi utzi dugu ez dugula talde israeldarrik onartzen, ez Gernikan ez inon". Hala ere, ez dira leku aldaketarekin konformatu: "lekuz aldatzearen erabakia FIBAk bultzatzen duen trikimailu bat da, partidak normaltasun osoz jokatu daitezen eta horren aurkako mobilizazioa apaldu daiten". Bide horretan, "talde israeldarrak txapelketa guztietatik kanpo" geratu behar direla esan dute.

Horregatik, manifestazioa deitu dute zapaturako; 18:00etan Merkurion jarri dute hitzordua, "Israelgo taldeak ez Gernikan, ez Bulgarian, ez inon" lelopean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal