lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/07/2011

Maialen Zuazo bilbotarra libre aterako da 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren

Askatu.org
2008ko uztailean atxilotu zuten Santutxuko gaztea eta Guardia Zibilaren eskuetan egon zen bitartean torturatua izan zela salatu zuen.

2008ko uztailean atxilotu zuten Santutxuko gaztea eta Guardia Zibilaren eskuetan egon zen bitartean torturatua izan zela salatu zuen. Epaitua izan ondoren zazpi urteko zigorra ezarri zioten, baina epaia errekurritua dago.

Espainiako Entzutegi Nazionalak 60.000 euroko bermea exigitu du Zuazoren baldintzapeneko askatasunaren truke. Santutxuko auzokidea gaur itzultzea espero da jaietan murgilduta dagoen bere auzora. Zuazori 7 urteko espetxealdia ezarri zioten baina epaia errekurritua dagoenez ez da behinbetikoa, eta urtarrilean askatu behar zuten sententziaren erdia betetzeagatik.

Maialen Zuazo Guardia Zibilak atxilotu zuen 2008ko uztailaren 22an Santutxun. Zuazook, inkomunikazio aldian, torturak eta tratu txarrak pairatu zituela salatu zuen epailearen aurrean.

Hiru urte hauetan Espainiako Soto del Real eta Brieva espetxeetan izan dute preso dispertsatuta.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal