lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX7W

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

28/04/2021 :: Nacionales E.Herria, Euskal Herria

Maiatzak 1: Klase borrokaz, Euskal Herri sozialista

x JARDUN
Borrokatzea besterik ez dugulako Euskal Herria aske izan arte!

Ez da biderik borroka ez besterik!

2021eko Maiatzaren Lehenean Euskal Herri Langileak zapalduta jarraitzen du, bai nazio gisa eta baita klase gisa ere. Euskal Emakume Langileak lan baldintza kaskarretara eta izaera birproduktiboko lanetara bideratuta daude oraindik ere, produkzio modu kapitalistak maximora eraman ditu ingurumenak pairatzen dituen ustiaketa zein kutsadura, eta Euskal Herriaren askatasunaren alde arituriko borrokalariek espetxeetan edo erbestean jarraitzen dute.

 Beste hitz batzuetan esanda, Euskal Herri Langileari erasaten dioten hamaika zapalkuntzak bere horretan dihardute, eta hau hala den bitartean borrokatzea beste aukerarik ez zaigu gelditzen. Dena den, aipatutako zapalkuntza guztiak ezin ditugu modu isolatuan ulertu, gaur egun erro eta berme bera baitute, kapitalismoa. Kapitalismopean, langileok lan indarra saldu eta esplotatuak izatera kondenatuta gaude, burgesiak duen produkzio baliabideen eta estatuaren kontrolaren ondorioz. Errealitate horrek langileon esku uzten du kapitalismoarekin amaitzeko potentzialitatea. Hargatik, aipaturiko zapalkuntza guztiak klase borrokaren baitan ardazten dira, baita Euskal Herrian ere.

 Langileon nazioarteko egun honetan, klase borrokak duen zentraltasunaz jakitun, zapalkuntza bakoitza modu espezifikoan landuko duten antolakuntza markoak sortu beharrean gaude. Betiere, hauek osotasuna ematen dien oinarri zein estrategia amankomun baten pean jarriko dituen proiektu integral baten baitan landuz. Hutsune hori betetzeko helburuz sortu zen JARDUN, Euskal Herri Langilearen Alternatiba.

 Tamalez, lehen pausoak ematen dituen bitartean, frantziar eta espainiar estatu zapaltzaileek, hauen gainetik dauden erakundeek eta Euskal Herriko burgesiak euren interesak bermatzeko aurrera daramatzaten zapalkuntzek indartsu diraute. Bitartean, sufritu beharko ditugun kaleratze, eskubideen murrizte, kolpe errepresibo eta abarrak etengabe errepikatuko direlarik. Horren adierazle dira azken hilabeteetan Euskal Herriko hainbat enpresatako langileek aurrera eramandako borroka gogor bezain zilegiak.

 Egoera gordina izanagatik, badirudi Euskal Herri Langilea apurka-apurka egoeraren kontzientzia hartu eta antolatzen hasia dela eta joera hau elikatzeko asmoz, Maiatzaren Lehen honetan, goizean Laudion zein egun osoan zehar beste hainbat lekutan mobilizatzeko egindako deialdietan parte hartzeko deia luzatzen diogu Euskal Herri Langileari. Are, pauso bat gehiago eman eta antolatzera dei egiten diogu.

 Borrokatzea besterik ez dugulako Euskal Herria aske izan arte!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fX7W

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal