lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 13/06/2025

March to Gaza martxan parte hartu behar zuten 200 pertsona inguru atxilotu ditu Egiptoko Poliziak

Agentziak/La Haine
Zortzi euskal herritar atxilotu dituzte gutxienez. 

March to Gaza nazioarteko ekimenak 3.000 pertsona inguru bildu ditu Kairon(Egipto), 50 herrialde baino gehiagotik etorriak, eta gaur da abiatzekoa oinezko ibilbidea, Rafahko mugaraino, Egipto eta Palestinaren artean. Martxaren helburua da Israeli presio egitea, Gazara laguntza humanitarioa sartzea baimendu dezan. Ekintzaileak Al-Arish hirira autoz joatekoak dira; handik 48 kilometroko bideari ekingo diote, eta aurreikusten dute bizpahiru egun beharko dituztela Rafahra iristeko. Behin Rafahra iritsita, hiru eguneko kanpaldia egin asmo dute mugan.

Egiptoko poliziak, baina, 200 pertsona inguru atxilotu ditu atzo gauean, Kairoko hoteletan zein aireportuan, eta atxilotuetako batzuk deportatzeari ekin dio. 30 pertsona inguru batu dira Euskal Herritik Gazako martxara, eta horietako zortzi gutxienez atxilo hartu dituzte azken orduetan. Kairoko aireportuan hartu dituzte atxilo sei euskal herritar, eta Salma hotelean beste bi; atxilo hartutako lau euskal herritar aske utzi zituzten arratsaldean. Gainerakoak Egiptoko poliziaren eskuetan daude orain, Kairon dauden beste euskaldunek Argiari jakinarazi diotenez. Berez, "beharrezko paper eta baimen guztiak" dituztela argitu dute, baina hala ere atxilotu egin dituztela, eta oraingoz libre daudenak "edozein momentutan" atxilotuak izateko arriskuan daudela jakinarazi dute. 

Egiptok ekintzaileak Rafahra heltzea eragotziko zuela espero zuen Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek. Asteartean ohar batean adierazi zuenez, "manifestari jihadistek arriskuan jarriko dute Egiptoko erregimena" Horregatik, Kairori eskatu zion geldiaraz zitzala manifestariak. Gainera, ekintzaileak Gazan sartzen saiatuko balira, jakinarazi zuen hori eragozteko agindua emana diela Israelgo militarrei.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal