lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/02/2025

Mezu faxistak zabaldu zuen irakaslea ez da campusera itzuliko momentuz

La Haine - Euskal Herria
EHU-ko errektoreak adierazi duenez, irakaslea ez da campusera itzuliko “zer gertatu den” argitu arte.

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle batek mezu arrazistak, transfoboak eta faxismoaren aldekoak zabaldu ditu bere sare sozialetan, EHUko ikasleek salatu zutenez. Horren harira, kexa formal bat aurkeztu zioten errektoreari. Joxerramon Bengoetxea errektoreak gaur adierazi du irakaslea ez dela campusera itzuliko zer gertatu den argitu arte. Zenbait hedabideetan egin ditu adierazpenak, azpimarratuta bitartekaritza bat abiatu dutela zer gertatu den argitzeko eta “horren inguruan zer neurri har daitezkeen” ikusteko.

Salatutako irakasleak Arabako campuseko Farmazia fakultatean ematen ditu eskolak. Ikasleek zenbait batzar ireki antolatu dituzte: astelehenean, 13:00etan eta 18:00etan, eta mobilizazio bat ere eginen dute asteartean, 14:00etan.

Iazko irailean EHUko Leioako Campusean izan zen gisa bereko kasu bat. Horren ondorioz, mezu faxistak eta misoginoak sare sozialetan barreiatzen zituen irakaslea kanporatu zuten. Orduan EHUk erabaki zuen pentsamolde hori zuen irakaslea ezin zela irakaskuntza lanetan aritu unibertsitatean halako balore eta jarrerarekin.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal