lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/04/2011

"Mikel Ibañezen heriotzaren atzean errepresioaren eta espetxe politika ankerraren itzala dago"

Askatu.org
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lehen balorazioa egin du Ibañezen heriotzaren harira. Bihar goizean agerraldia burutuko dute Donostian.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lehen balorazioa egin du Ibañezen heriotzaren harira. Bihar goizean agerraldia burutuko dute Donostian.
Mikel Ibañez euskal preso politiko ohia hilik agertu zen atzo bere etxean:

1989. urtean Elgoibar inguruan burutu zen polizia operazio batean hainbat herritar atxilotzen ditu poliziak. Inkomunikazio aldian torturatuak izaten dira, eta torturapean egindako galdeketetan ateratzen da Mikel Ibañezen izena. Mikelek ihes egiten du orduan.

1992an Uruguayen atxilotzen dute Mikel, euskal herritar gehiagorekin batera. Espainiak hauetako hamarren estradizio eskaera egiten du, tartean Mikelena.

1994an gose greba luze baten ondorioz hiru euskal preso politiko Filtroko ospitalera eramaten dituzte, tartean Mikel Ibañez. Mobilizazio izugarriak burutzen dira Uruguayn euskal iheslarien estradizioaren aurka. Filtroko gertaera ezagunak ematen dira. Urte honetan bertan espainiaratua izaten da Ibañez. Epailearen aurretik igaro ondoren libre gelditzen da.

Mikel Ibañez berriz itzultzen da Uruguayra, bere senideengana.

2007ko martxoaren 1ean Uruguaytik bueltan zela Parisen atxilotua izaten da. La Santeko espetxean sartzen dute preso, ondoren espainiaratu eta Soto del Realen sartzen dutelarik.

2008. urteko apirilean konortea galduta aurkitzen dute kideek. Ospitalizatua izaten da eta aste batzuetara tumore bat diagnostikatzen diote.

2008. urteko ekainean espetxealdi arindua ezarri diote. Ezingo da etxetik atera, eta etxea
poliziak zainduko uneoro.

2009. urteko apirilean epaiketa izan du eta anbulantzian eraman dute Espainiako Entzutegi Nazionalera. 27 urteko espetxe zigorra ezarri diote.

Bere osasun egoera oso kaxkarra da une honetan, Linfoma bortitza du, zelula handiko B linfoma difusoa. Honez gain diabetesa eta psoriasia ditu. Etxean preso jarraitzen du. Tarte honetan behin baino gehiagotan ingresatzen dute ospitalean.

2010. urteko uztailean bihotzekoak ematen dio eta Donostiako ospitalean ingresatzen dute.

2010. urteko abuztuan fiskalak horrela eskatuta berriz Martutenen sartzen dute preso. Dagoeneko ez dela gaixotasunak abaildutako pertsona argudiatzen du epaileak preso sartzeko bere epaia ematean.

2010. urteko irailean espetxealdi arindua ezartzen diote berriz. Pultsera jartzen diote eta ordu batzuetan etxetik irteteko baimena ematen diote.

2011. urteko urtarrilean baldintzapeko askatasuna eman diote. Bizitzeko aukeratu behar duen tokian bizi behar du eta edozein aldaketa epaileari jakinarazi behar dio. Ezin du elkarrizketarik eskaini, ez eta ekimen politikoetan parte hartu ere.

2011. urteko apirilaren 7an semeak etxean hilda aurkitzen du.

Lehen balorazioa:

Ezer baino lehen une latz hauetan Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gure doluminak adierazi nahi dizkiegu Mikelen senide eta lagunei.

Torturapean egindako galdeketetan bere izena atera ondoren ihes egun zuen Mikelek, eta geroztik errepresioaren eta espetxe politika ankerraren jomugan eman du bizi osoa. Bere osasun egoera larriaren aurrean utzikeria handiz jokatu dute espetxe erakundeek eta epaileak. Mikeli osasun asistentzia egoki bat izateko eskubidea ukatu zaio denbora luzez, bai espetxean izan dutenean, bai etxean preso izan duenean. Euskal preso politikoei espresuki ezarritako espetxe politika ankerraren neurriak erabili dituzte Mikelekin.

Ondorioz Amnistiaren Aldeko Mugimendutik salatu nahi dugu Mikelen heriotzaren atzean errepresioaren eta espetxe politika ankerraren itzala dagoela.

Biharko goizean Donostian burutuko dugun agerraldia egingo dugu balorazio sakonagoa.

Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimendua

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal