Milaka pertsona mobilizatu dira Euskal Herrian palestinar erresistentziaren alde


Larunbatean, manifestazioak egin zituzten Palestinarekin elkartasunean eta herri honen erresistentzia-eskubidearen alde. Goizean Maulen manifestazioa egin zuten eta pixka bat beranduago, Iruñea eta Hendaiatik abiatu ziren manifestazioak, azkeneko honetan tensio momentuak egon ziren, izan ere poliziak piper-gasa bota zien manifestarie eta hauek pintura jaurtiz erantzun zuten. Arratsaldean Bilbon eta Gasteizen egin ziren manifestazioak.
(Iruñeako manifestazioa, Ekinklik-en argazkia)
Mobilizazioak bukatu zirenean irakurketa bat zabaldu zuten. Irakurketa honetan azaldu zuten bistakoa dela "Euskal Herrian babes zabala dutela palestinar erresistentziaren eta Estatu sionistaren desegitearen aldeko aldarrikapenek" baina tamalez hau ez dela nahiko Gazan gertatzen ari den sarraskia gelditzeko izan ere "Palestinako egoera egunetik egunera gogorragoa eta latzagoa da. Estatu sionistak ez ditu Gazaren aurkako bonbardaketak eteten eta blokeo krudela sakontzen du". Sarraski honen aurrean estatu sionistarekin kolaboratzen dutenak seinalatu dute "gobernu europar eta estatubatuarrak estatu sionista hornitzeko armak, soldatuak eta gerraontziak bidaltzen zituzten bitartean, herri palestinarrarekiko elkartasun adierazpenak debekatzen eta kriminalizatzen jardun dute" adieraziz eta baita ere espainako estatuaren papera seinalatu dute "Espainiako gobernua Estatu sionistari ematen ari zaion babesa, PSOEren gobernuak itsas armada Mediterraneo ekialdera bidaltzen baitu". Bukatzeko Palestinako herriari elkartasuna adierazteaz gain "enpresa eta instituzioei presio egiteko sionismoa babestu ez dezaten" beharrezkotzat jo dute.
(Hendaiako manifestazioa)
Irakurtketa bukatu eta gero FDLPren audio bat jarri zuten. Antolakunde honek elkartasunarengatik eskerrak hematen zuen eta Palestinaren aldeko mobilizazioekin jarraitzera deia egiten zuen baita ere. Hauen arabera Palestina laguntzeko bidean garrantzitsua da Gazari laguntza humanitarioa bidaltzea eta egoera honen erredunak eta hauen konplizeak seinalatzea.Bukatzeko Palestinaren autodefentsa borroka aldarrikatu zuten eta borrokaz lortuko dugula Palestina eta Euskal Herri Independiente eta burujabe bat lortzea adierazi zuten.
(Gasteizko mobilizazioa)