Milaka pertsona mobilizatu dira HEH-n Israelen izaera genozida salatzeko


Israelek su etena amaitu zuen astearte goizean azken hilabeteetako erasorik hilgarriena eginez, eta Israelgo presidente Benjamin Netanyahuk ohartarazi zuen hasiera besterik ez zela, erresistentzia suntsitu arte genozidioak jarraituko zuela. Eraso honen aurrean, milaka lagunek bat egin zuten Palestinarekin Elkartasunak ostegun eta ostiralean deitutako manifestazioekin eta "Israel Genozida, Palestinar erresistentzia aurrera" lelopean Gasteizko, Bilboko, Donostiako Iruñeko eta Altsasuko kaleak hartu zituzten.
Mobilizazioen bukaeran gogoratu zuten aste honetako gertakariak ez direla berriak. Urtarrilaren 19an akordioa sinatu zutenetik, Israelek 150 palestinar baino gehiago hil ditu Gazan, martxoaren 2tik aurrera uraren eta argindarraren hornidurak moztu ditu eta laguntza humanitarioa blokeatu du. Halaber, Gaza okupatzen jarraitzen dute eta eremua hustu eta eremu turistiko bilakatzeko planak aurkeztu dituzte. Hori gutxi balitz, Zirsjordaniako egoera ere larria da. Hamarnaka pertsona hil dituzte, 60.000 lekualdatzera behartu, eta etxeak, osasun zentroak edota eskolak suntsitu dituzte.Horren aurren, herri palestinarrari eta bere erresistentziari “babes irmoa” erakutsi eta egoera honen erantzuleen aurkako borroka “indartu” behar dutela berretsi zuten. Gatazka Israelen izaera “kolonial, arrazista eta espantsionistaren fruitu” izanik, “auzitan jarri” behar dira bai “Israelen existentzia bera” baita “bere ideologia sionista” ere. Basakeria horrek, ordea, mendebaldeko konplizitatearekin egiten dira. “Ez gara soilik AEBetako presidente sadiko baten babesaz ari, baizik eta AEBetako eta Europako gobernu, alderdi eta enpresen babesaz. Baita Euskal Herrian bertan ere”. Horregatik konplize guztien aurka borrokatzea eta harreman oro eteteko presio egitea herritarron “eginkizuna” dela zehaztu zuten. “Argi izan behar dugu borroka hori ez dela Israelen konplize diren instituzioetatik edo nazioarteko komunitate deiturikoaren auzitegietatik etorriko. Borroka hori herri guztietako langileon eginkizuna da eta horretarako antolakuntza internazionalista indartzea dagokigu”.