lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fV2D

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

15/11/2020 :: Nacionales E.Herria

Miles de personas se han manifestado en Donostia para exigir la paralización de la Pasante del Metro

x Satorralaia
Remarcamos que la construcción de un Metro por el centro urbano de Donostia ha sido impuesta contra la voluntad de una mayoría de la población y carece de justificación

[Euskara]

Milaka pertsona manifestatu dira Donostian Metroaren obrak behin betiko geldiaratzea eskatzeko:

Milaka pertsona manifestatu dira gaur eguerdian Donostian, Metroaren obretan jazo diren Zubieta kaleko ezbeharra bezalako gertakari larriak eta %80tik gorako gainkostuak direla eta, Metroaren aurka berriro protesta egiteko eta jendartaren gehiengoak astakeria handi hau onartzen ez dugula aldarrikatzeko. Manifestazioa eguerdiko 12etan abiatu da Koldo Mitxelenatik eta hiru lerrotan kokatutako manifestariek kasik bulebarrera bitarteko ibilbide osoa jendez bete dute (horrek esan nahi du 3000 lagun inguru bildu garela). Mobilizazioaren buruan "ZER GEHIAGO GERTATU BEHAR DA? ORAIN DA UNEA: ARDURAK ARGITU, METROA BEHIN BETIKO GELDITU!" zioen pankartak. Manifestariek ibilbide osoan aldarrikapen oihu ugari egin dute, hala nola “ORAIN DA UNEA: METRO GELDITU!”, “METROAREN DIRUA GASTU SOZIALETAN” edota “EZ,EZ, EZ METROARI EZ”, metroaren aurkako kartelak eta aterkiak eraman dituelatik jende askok. Manifestazioaren burua bulebarreko kioskora iristean, ordu laurden batez itxoin dugu gutxienez atzetik zetozen manifestariak bulebarrarera inguratzeko denbora emateko. Mobilizazioari amaiera emateko, Ana Gorostidi eta Marisa Urra bizilagunek irakurri dute mobilizazioaren amaiera mezua.

Bertan nabarmentzen dugunez, Donostiako hiri-erdialdean barrena Metro bat eraikitzea herritar gehienen iritziaren aurka inposatu da eta egitasmoak ez du inongo justifikaziorik hiriko garraio publikoa nahiz Gipuzkoan EuskoTrenen sarea hobetzeko egin diren bestelako proposamenen aldean. Hori gutxi balitz, eraikuntza lanetan arazo larriak sortu dira orain eta obran sortu diren gainkostuak %100koak izan daitezke zenbait iturriren arabera. Satorralairen ustez, egoera larri hori eskandalagarria da eta proiektuaren ZENTZUGABEKERIA egiaztatu baino ez du egiten. Hortaz, metroaren obretan azaleratu den lardaskeria itzelaren inguruan ardurak argitu daitezela eta jendartean deskreditu osoa bereganatzen ari den makro-proiektu behargabeko hori behin-betiko geldiaraz dezatela eskatu dugu gaurko manifestazioan. Horrekin batera, Iñaki Arriola sailburuak milioi askotakoko gainkostuak barne hartuko dituen esleipen berri bat egiteko agertu duen asmoa erabat onartezina dela adierazi dugu. Are gehiago egungo krisi egoeran, proiektu honek gizarte arloko hainbat premia atzeraezin eta lehentasunezkoei erantzuteko behar-beharrezkoak diren baliabideen xahuketa ekonomiko justifikaezina dakarrenean.

 Bukatzeko, Satorralaiak manifestaziora bildutako herritar guztiei eskerrak eman eta Metroaren aurka informatzen eta ekiten jarraitzeko animatu du jende guztia.

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com


MANIFESTAZIOAREN AMAIERA EKITALDIKO MEZUA

Kaixo!

1. Lehenengo eta behin, manifestazioan bildutako pertsona guztiak eskertu nahi ditugu, baita gaurko mobilizazioaren deialdia zabaltzeko azken asteotan lagundu duten jende eta talde guztiei eskertu ere.

Donostiako Metroaren obrak Zubieta kalean eragindako ezbeharra bezalako gertakari larrien eta %80tik gorako gainkostuen ondorioz lurpeko eraikuntza lanak eten behar izatea, gertaera eskandalagarria dela salatzen du Satorralaiak. Lardaskeria itzel honen aurrean, ardurak argitu daitezela eta jendartean deskreditu osoa bereganatzen ari den makro-proiektu behargabeko hori behin-betiko geldiaraz dezatela aldarrikatzeko manifestatu gara.

Gure ustez, Metroaren obran sortu diren arazo larriek eta gainkostu itogarriek --Jaurlaritzak "hondarren eta uren ustekabeko agertzeari" leporatu dituenak modu barregarrian-- proiektu honen zentzugabekeria egiaztatu baino ez dute egiten. Egoera larri honek erakusten duenez, Metroaren proiektua Donostiako ibai-marea lur hareatsuetan eraikita dauden erdialdeko eta Amara auzoko lurpea desegonkortzeko arriskuak aintzat hartu gabe eta ezjakintasun izugarriarekin diseinatu da gainera. Honi dagokionean, benetan kezkagarria da alarma pizten duen problematika horren inguruan erakundeek agertzen duten ilunkeria, instituzioetan aurkeztutako hainbat salaketa dokumentaturen gaia izan baita hori,inoiz erantzunik jaso ez dutenak.

Joan den martxoan, obra hau bultzatzen duen Jaurlaritzaren menpeko ETS erakundeak, ondorengoa erantzun zion berriz herritar baten informazio eskaerari, Informazio Publikorako Batzordeak erantzuna ematera derrigortua izan eta gero: alegia, "Metroaren egitasmoan proiektatu diren lurpeko obrak oso-osorik mazizo arrokatsuan eta harri sanoan egiten direla"... Arroka sanoa?? Bai zera... Gauetik goizera, orain ezegonkortasun arazo larriak daudela diote ordea Kontxarik Easo Plazaraino luzatzen den tarte osoan; eta ondorioz, lurpean askoz ere porlan gehiago sartu, obra egiteko epea bi urte gehiagotan luzatu, eta Mirakontxa-Easo zatiaren obra berriro lizitatu behar dela, une honetan 40 milioitik gorakoa izango dela aurrikusten den gainkostuarekin, nahiz eta 50 milioikoa ere izan daitekeela dioten beste iturri batzuek, alegia, %100eko gainkostua.

 Bada, Metroaren obran azaleratu den lardaskeria itzel honetan dauden erantzukizunak argitu daitezela eskatzen dugu, ETSren arduragabekeria nabaria izan baita; eta horrez gain, Iñaki Arriola sailburuak milioi askotakoko gainkostuak barne hartuko dituen esleipen berri bat egiteko agertu duen asmoa onartezina dela adierazten dugu. Are gehiago egungo krisi egoeran, proiektu honek gizarte arloko hainbat premia atzeraezin eta lehentasunezkoei erantzuteko behar-beharrezkoak diren baliabide publikoen xahuketa justifikaezina dakarrenean. Hobe genuke dirutza horiek osasungintzan, hezkuntzan, etxebizitzan, zaintzaren arloan, pentsioetan, gizarte zerbitzuetan, nahiz beste hainbat iharduera sozial eta ekonomikoren arloan erabiltzea .

Metroaren aurka berriro protesta egiteko eta jendartearen gehiengoak astakeria handi hau ez dugula onartzen aldarrikatzeko atera kalera.

Donostiako hiri-erdialdean barrena Metro bat eraikitzea herritar gehienen iritziaren aurka inposatu da. Berriro diogu egitasmoak ez duela inongo justifikaziorik hiriko garraio publikoa nahiz Gipuzkoan EuskoTrenen sarea hobetzeko egin diren bestelako proposamenen aldean. Izan ere, Topoaren eta Kostaldeko trenaren zerbitzuak hobetzeko EuskoTrenen sarean bikoiztutako trenbide zati nahikoa egitea da gakoa, eta horrekin batera, Topoaren eta Dbus-en linea nagusiak koordinatzea, era honetan trenaren eskualdeko bidaiariei hiriko zonalde eta auzo guztietara frekuentzia handiko autobusez iristeko aukera emateko.

Zentzuz jokatu beharrean, ordea, eraikuntza-lanetan inbertsio handiak eskatzen dituen makro-proiektu baten aldeko hautua egin dute, funtzionamenduan jarriz gero Dbus-en zerbitzuetan ondorio kaltegarriak ekarriko lituzkeena bestalde. Esan gabe doa adineko jendeak eta pertsona gutxituek jasango lituzketela gero, batipat, garraio publikoaren iriskortasunaren murrizketa horren ondorioak.

Donostian metroa eraikitzea garraio publikoarentzat apustu okerra da beraz, eta horrez gain, hirian nozitzen ari garen iharduera urbanistiko erasokorren artean nabarmentzen da. Hartara, Eneko Goia alkateak eta udal gobernuak auzi honetan agertzen duten zekenkeria lotsagarria salatu nahi dugu. Batetik, ezikusiarena egiten dutelako metroaren obra hirigunean eragiten ari den ingurumen eraso etengabearen aurrean nahiz Amarako, Erdialdeko eta Antigua auzoko bizilagunei eragiten ari zaizkien kalteen aurrean. Eta bestetik, ez direlako ETSren prepotentzia eta kudeaketa okertezinagoaren aurrean txintik ere esateko gauza. Udaletxearen konplizitatea erabakigarria da hiriarentzat zeharo kaltegarria den egitaso honen inposaketan. Hirigintzaren arloan pilatzen ari diren beste hainbat operazio polemikoren kasuan ere gertatzen ari da hori, hala nola hotel berriak mugagabe hedatzean, "putre-funtsak" deitzen direnek etxebizitza eraikin osoak erostean, merkatal-marka handiek hirigunea kolonizatzean, ezaugarri eta balio berezia duten eraikinak etengabe babesik gabe utzi eta eraistean, edota Santa Klara uharteko obrak erakusten duten bezala, besteak beste.

Guzti horrek Metro-pasanteakin sustatzen den hiri eredua auzitan jartzera garama. Honi gagozkiola, egitasmoak Easo Plazako EuskoTrenen geltoki nagusia ezabatzen du ekimen pribatuko etxegintza sustatzeko, eta Erdialde-Kontxako zonalde komertzial eta turistikoaren inguruan trenbide diseinu zentralizatzaile berri bat bultzatzen du, kolektibitateari kalte handiak egiten dizkien merkantilizazio eta espekulazio prozesu hazkorrak laguntze aldera noski. Horrenbestez, interes ekonomiko handiei sistematikoki mesede egiten dieten politiken adierazle biribil bat da Donostiako Metroa, bizitzeko hiri baten ordez negoziorako hiri eredu bat eraikitzen ari delarik.

Satorralaiak Metroaren aurka informatzen, ekiten, salatzen eta mobilizatzen segituko du. Helburu hori aurrean, pertsona guztiei harremanetan jartzeko gonbitea egiten dizue.

¿ZER GEHIAGO GERTATU BEHAR DA?

ORAIN DA UNEA:

Ardurak argitu

METROA BEHIN BETIKO GELDITU!

 

Eskerrik asko denoi.

METROAREN DIRUA, GASTU SOZIALETAN!

EZ, EZ, EZ, METROARI EZ!

______________

[Castellano]

Miles de personas se han manifestado en Donostia para exigir la paralización definitiva de las obras de la pasante de Metro:

Varios miles de personas se han manifestado hoy al mediodía en Donostia para volver a protestar contra el Metro ante los graves sucesos como el siniestro de la calle de la calle Zubieta y los sobrecostes de más del 80% de la obra y reivindicar que la mayoría no queremos ni vemos necesario este despropósito. La manifestación a partido a las 12h desde el Centro Koldo Mitxelena y los/as manifestantes colocados en tres filas han llenado casi todo el recorrido hasta el boulevard (lo cual indica que nos hemos reunido alrededor de 3000 personas). La marcha ha sido encabezada por una pancarta con el lema bajo el lema "¿QUE MAS TIENE QUE OCURRIR? METRO: ¡DEPURACIÓN DE RESPONSABILIDADES, PARALIZACION DEFINITIVA!". Los/as manifestantes han coreado numerosas consignas como “PASANTE DE METRO: ¡PARALIZACION TOTAL!”, “EL DINERO DEL METRO PARA GASTOS SOCIALES” O “EZ,EZ,EZ, METROARI EZ!”, portando numerosos carteles y paraguas reivindicativos contra el Metro. Una vez llegada la manifestación al final de recorrido, hemos esperado al menos durante un cuarto de hora para dar tiempo a la llegada de todos los participantes a la zona del boulevard. Para terminar la movilización, las vecinas Ana Gorostidi y Marisa Urra han leído el mensaje final de la manifestación.

. Remarcamos que la construcción de un Metro por el centro urbano de Donostia ha sido impuesta contra la voluntad de una mayoría de la población y carece de justificación frente a otras propuestas de mejora del transporte público en la ciudad y de la red de EuskoTren en Gipuzkoa. A ello se añaden ahora los graves problemas y los sobrecostes de la obra que según algunas fuentes podrían alcanzar el 100%. Para Satorralaia, esta grave situación es un escándalo y no hace más que confirmar la insensatez de este proyecto. Por ello, hemos exigido en la manifestación de hoy la depuración de responsabilidades y la paralización definitiva de las obras de este macro-proyecto cada vez más desacreditado y considerado absolutamente innecesario por una gran parte de la población. A la vez que hemos manifestado que la nueva adjudicación anunciada por el consejero Iñaki Arriola incluyendo sobrecostes de decenas de millones es totalmente inaceptable. Más si cabe en estos tiempos de crisis y en un proyecto que supone un despilfarro económico injustificable en detrimento de la cobertura de las necesidades urgentes y prioritarias de tipo social.

Finalmente, Satorralaia ha agradecido a todas las personas reunidas en la manifestación y ha animado a seguir informando y actuando contra el Metro.

Movimiento vecinal Satorralaia

MENSAJE DEL ACTO FINAL DE LA MANIFESTACION:

 Kaixo!

En primer lugar, queremos agradecer a todas las personas reunidas en la manifestación, y también a toda la gente y a los grupos que han ayudado en las últimas semanas a difundir el llamamiento a esta movilización.

Satorralaia denuncia que la suspensión de las obras subterráneas del Metro en Donostia por graves sucesos como el siniestro provocado en la calle Zubieta y sobrecostes que podrían elevarse a más del 80% es un escándalo inaudito. Ante semejante disparate, nos hemos manifestado hoy para exigir la depuración de responsabilidades y la paralización definitiva de este macro-proyecto cada vez más desacreditado y considerado absolutamente innecesario por una gran parte de la población.

A nuestro entender, los graves problemas y sobrecostes surgidos en la ejecución de la obra --atribuidos ridículamente por el Gobierno Vasco a "la aparición imprevista de arenas y aguas"-- no hacen más que confirmar la INSENSATEZ de este proyecto. Esta grave situación demuestra que el proyecto del Metro se ha diseñado además con evidente desconocimiento y desconsideración respecto a los riesgos de desestabilizar el subsuelo del centro urbano y del barrio de Amara asentados sobre los arenales fluvio-mareales de la ciudad. Es realmente preocupante el oscurantismo oficial sobre esta alarmante problemática, que ha sido expuesta en distintas denuncias documentadas dirigidas a las instituciones implicadas, recibiendo la callada como única respuesta.

El organismo dependiente del Gobierno Vasco que promueve la obra, ETS, respondía a su vez el pasado mes de marzo a una petición de información vecinal, tras ser requerido a ello por la Comisión Vasca de Acceso a la Información Pública, que "las obras subterráneas se proyectan y desarrollan completamente en roca sana"... ¿¿Roca sana?? Venga ya... De la noche a la mañana, ahora dicen que existen graves problemas de estabilidad en todo el tramo que va desde La Concha hasta la Plaza Easo; por lo que hay que inyectar mucho más hormigón, alargar el plazo de ejecución de la obra en dos años más, y volver a licitar las obras del tramo Miraconcha-Easo con sobrecostes superiores a 40 millones por el momento, aunque también hay fuentes que afirman que llegarán a los 50 millones, es decir, un sobrecoste del 100%.

Exigimos por tanto la depuración de responsabilidades, toda vez que la irresponsabilidad de ETS ha sido manifiesta, y manifestamos que la nueva adjudicación anunciada por el consejero Iñaki Arriola incluyendo sobrecostes de decenas de millones es inaceptable. Más si cabe en estos tiempos de crisis y en un proyecto que supone un despilfarro de recursos públicos injustificable en detrimento de la cobertura de las necesidades urgentes y prioritarias en sanidad, educación, vivienda, recursos para cuidados, pensiones, servicios sociales y otras muchas actividades de tipo social y económico.

Nos hemos manifestado para para volver a protestar contra el Metro y reivindicar que la mayoria no queremos ni vemos necesario este despropósito.

Volvemos a remarcar que la construcción de un Metro por el centro urbano de Donostia ha sido impuesta contra la voluntad de una mayoría de donostiarras y que el proyecto carece de justificación frente a otras propuestas de mejora del transporte público en la ciudad y de la red de EuskoTren en Gipuzkoa. En efecto, la clave para mejorar los servicios del Topo y del tren de la Costa radica en dotar a la red de EuskoTren de suficientes tramos de doble vía, asi como en coordinar el Topo y las principales líneas de Dbus para facilitar a los/as usuarios/as comarcales del tren acceder a las distintas zonas y barrios de la ciudad en autobuses con buenas frecuencias.

Sin embargo, en lugar de actuar con sentido común, han optado por un macro-proyecto que requiere de grandes inversiones en su construcción y que de ponerse en funcionamiento supondrá además de un importante impacto negativo en Dbus, produciendo una pérdida de accesibilidad en transporte público que afectaría principalmente a las personas mayores y con movilidad reducida.

Realmente, la construcción del Metro en Donostia es una apuesta equivocada para el transporte público y resalta entre las actuaciones urbanísticas más agresivas que están afectando a la la ciudad. En este sentido, también queremos denunciar mezquina actuación del Alcalde Eneko Goia y del gobierno municipal porque cierran los ojos ante la permanente agresión ambiental que genera la obra en el ámbito urbano y los daños que viene causando al vecindario de Amara, Centro y Barrio del Antiguo, a la vez que se muestran incapaces de expresar la más mínima crítica ante la nefasta gestión y prepotencia de ETS. La complicidad del Ayuntamiento resulta un factor fundamental en la imposición de este proyecto eminentemente agresivo para la ciudad, donde venimos asistiendo igualmente a la multiplicación de operaciones polémicas como la incesante apertura de hoteles, la compra de edificios de viviendas por fondos buitre, la colonización del centro urbano por grandes marcas comerciales, la desprotección y derribo continuado de inmuebles singulares, o la obra que afecta a la isla de Santa Clara, entre otros muchos ejemplos.

Todo ello nos lleva a cuestionar el modelo de ciudad que se promueve con la pasante de Metro: a este respecto, recalcamos que el proyecto elimina la estación central de EuskoTren en la Plaza Easo con claros fines edificatorios para la iniciativa privada e impulsa un nuevo diseño ferroviario centralizador en torno a la zona comercial y turística del Centro-La Concha, tendente sin duda a fomentar crecientes procesos de mercantilización y especulación urbana con gaves perjuicios para la colectividad. De manera que la construcción del Metro en Donostia es un claro exponente de las políticas que favorecen sistemáticamente a grandes intereses económicos, construyendo un modelo de ciudad para el negocio en lugar de una ciudad para vivir.

Desde Satorralaia vamos a seguir informando, actuando, denunciando y movilizandonos contra el Metro. Con este objetivo, invitamos a todas las personas a ponerse en contacto.

¿QUÉ MÁS TIENE QUE OCURRIR?

Depuración de responsabilidades

METRO: ¡PARALIZACION DEFINITIVA!

Eskerrik asko denoi.

¡EL DINERO DEL METRO PARA GASTOS SOCIALES!

EZ, EZ , EZ, METROARI EZ!

 

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fV2D

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal