lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/10/2025

Urriaren 12ko Ertzaintzaren bortizkeria salatu dute dozenaka herritarrek

Alea
Ohartarazi dutenez, "herritarrak lurrean zeudela jipoitu zituzten, gomazko pilotak burura zein aurpegira jaurti zituzten, eta furgonetekin jendea harrapatu zuten".

Dozenaka pertsona elkartu dira gaur arratsaldean Gasteizko Foru plazan, Falangearen bisitan Ertzaintzak izandako jarrera salatzeko. "Bortitz eta arduragabea" izan zela ohartarazi dute, eta mobilizatzen ari ziren pertsonengan izandako ondorioak plazaratu dituzte. Hezur haustura ugari eragin zituztela salatu dute, eta beste hainbat kalte ere bai, masailezurraren haustura, begietako traumatismo larria, hortzen abultsioa, ubelduak eta lazerazioak, besteak beste.

Aldarrikatu dute inpunitateak "ez duela lekurik", eta beharrezko ikerketak egin ostean kalteak eragin zituztenak zigortzeko eskatu dute. 30 lagunek behar izan zuten osasun arreta, eta salatu dute askok ezin izan zutela jaso, beldur zirelako, atxilotzen eta identifikatzen ari zirelako ospitalera asistentzia bila zihoazen pertsonak.

Mobilizatzen aritu ziren pertsonen aurkako kausak artxibatzeko eskatu dute, ertzaintzak barne ikerketak abiaraztea, eta faxismoarekin konplizitate instituzionala etetea. Falange Española de las JONS alderdi faxistaren bisita "Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Udalaren baimenarekin" egin izana deitoratu dute, eta Ertzaintzaren jokabidea salatu: "herritarrak lurrean zeudela jipoitu zituen, buruan eta aurpegian makilarekin kolpatuz, gomazko pilotak burura zein aurpegira jaurti zituen, edota furgonetekin jendea harrapatu zuen".

Salatu dutenez, eta hainbat bideotan ikus daitekeen bezala, Ertzaintzak "behin baino gehiagotan jardun zuen talde faxistekin batera, mobilizazioari boikota egiten saiatu zirenen aurka". Poliziari leporatu diote ez jardun izana liskarra eragozteko asmoz, ez herritarren segurtasuna babesteko, "baizik eta ahalik eta kalte handiena eragiteko".

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal