lahaine.org
Nacionales E.Herria, Nafarroa :: 12/12/2023

Nafarroa espainiar sentimendurik ahuleneko erkidegoa da

Euskalerriairratia.eus
Identitateaz galdetuta, nafarren %4,8k soilik aipatzen dute espainiartasuna lehen aukera moduan, CISen azken inkestaren arabera.

Espainiarekiko lotura ahuleneko erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Kataluniaren aurretik. Nafarroa Garaian nagusiki espainiar sentitzen diren herritarrak %4,8 dira soilik. Estatuko erkidego guztien artean ehunekorik txikiena da, Ibai Fernandezek DIario de Noticias egunkariko artikulu honetan nabarmendu duen bezala.

Ikerketa horren arabera, foru erkidegoko herritarren %28,6 nafar bezain espainiarrak sentitzen dira; %21,4 nafarragoak espainiarrak baino; eta %23,8 nafarrak soilik. CISen galdetegiak ez zuen eskaintzen euskal identitatea adierazteko aukerarik, baina inkestari erantzun diotenen %23,8k aurreko aukera guztiei ezetz erantzun diete, eta pentsatzekoa da horiek guztiek euskal herritartasuna izanen zutela gogoan.

Foru Parlamentuaren azken Navarrometroaren arabera, bost nafarretatik lau nafarrak sentitzen dira. Haietatik %45,1ek uste dute soilik nafarrak direla; %20,1ek diote nafar euskal herritarrak direla; %8,6 euskal herritar-nafar-espainiarrak direla; eta %6,8 nafar espainiarrak direla.

Euskarabidearen enkarguz Eusko Ikaskuntzak nafar identitateaz egindako ikerketa zuzendu zuen Julen Zabaloren arabera, Nafarroa Garaian talka handia dago espainiar eta euskal identitateen artean, eta nafar sentimendua soilik adieraztea talka horri iskin egiteko modu bat izaten da sarri.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal