lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/06/2021

Olarizuko etxegabetzea salatu dute elkarretaratze zaratatsu baten bidez

Hala Bedi
Goizean etxegabetu dituzte Olarizuko bizilagunak, bost urtez hamarnaka familia bertan bizi izan ondoren.

Goizean kaleratu ditu Gasteizko Udalak Olarizu auzoko etxe okupatuetan bizi ziren bizilagunak. "Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak" deitutako elkarretaratze zaratatsuan aldarrikatu dute etxebizitza eskubidea hamarnaka bizilagunek.

 Goizean etxegabetu dituzte Olarizuko bizilagunak, bost urtez hamarnaka familia bertan bizi izan ondoren. Azaldu dutenez,»gehiegikeria instituzionalaren biktima» izan dira, «irainak, presioak, utzikeria…» jasan behar izan dute denbora luzez. Kaleratuak eta laguntza gabe utziak izan direla salatu dute.

Egoera salatzeko eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko, Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, elkarretaratzea deitu du Olarizu hiribidean, eta bertan bildu dira hamarnaka lagun Gasteizko Udalaren jarrera salatzeko, besteak beste.

 https://halabedi.eus/es/olarizuko-etxegabetzea-salatu-dute-elkarretaratze-zaratatsu-baten-bidez/

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal