lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 24/03/2025

Oskar Barreras euskal preso politikoa isolamenduan sartu dute

La Haine - Euskal Herria
ASKE antolakundeak salatu duenez, kartzeleroekin izandako liskar baten harira zigortu dute.

Basauriko espetxean kartzeleroekin izandako liskar baten harira Oskar Barreras euskal preso politikoa isolamenduan sartu dutela jakinarazi du ASKE antolakundeak. Erasoa salatzeaz gain, gertakari honek agerian uzten duela espetxearen benetako funtzioa, hau da, “militante iraultzaileak jazartzen jarraitzea” esan dute, eta funtzio horrek “berdina izaten jarraitzen duela espetxeak Espainiako Gobernuak kudeatu edo Eusko Jaurlaritzak kudeatu” ondorioeztatu dute. Eraso honen aurrean, “Euskal Preso Politikoen askatasuna zein amnistia osoa” aldarrikatu du antolakunde antirrepresiboak eta bide horretan pairatzen dituzten erasoak salatzen eta horien aurka borrokatzen jarraituko dutela gehitu du.

Oskar Barreras euskal preso politikoa 1999tik dago bahituta eta 35 urteko kartzela-zigorra betetzen ari da. 1997ko apirilaren 24an, Bilbon, Luis Andrés Samperio Poliziako goi mailako inspektorearen aurka aurrera eraman zen ekintza armatu bat leporatzen diote.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal