lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/12/2013

Ostegunean epaituko dute Irantzu Yaldebere gaztea Bilboko adingabeen epaitegian

Topatu.info
2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuta epaituko dute Irantzu Yaldebere ostegunean Bilboko adingabeen epaitegian

2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuta epaituko dute Irantzu Yaldebere gaztea ostegunean Bilboko adingabeen epaitegian. Epaiketa honen aurrean, Grebalariak Aske plataformak hainbat mobilizazio antolatu ditu ostegunerako Yaldebereri eta gainontzeko grebalariei babesa helarazteko.

Beste hiru grebalarirekin batera akusatu zuten Yaldebere, baina gertaerak jazo zirenean adingabea zenez, aparte darama bere kasua adingabeen epaitegiak. Gainontzeko Bilboko hiru grebalariak irailaren 11n izan ziren epaituak eta 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zieten Urtzi Martinez eta Jon Telletxeari desordena publikoa egotzita; Aitor Fernandez, berriz, absolbitu egin zuten. Halere, duela aste batzuk jakinarazi zuten fiskaltzak eta akusazio partikularrak epaiaren aurkako helegitea jarri dutela. Grebalariak aske! plataformako kideek jakinarazi dute guztien absoluzioa dela onartuko duten sententzia bakarra.

Grebalariak Aske plataformaren oharra:

Ostegunean, abenduak 12, Irantzu Yaldebere epaituko dute Bilboko adingabeen epaitegian. Egun horretarako antolatu ditugun mobilizazioak honako hauek dira:

9:30etan Giza katea Deustuko Done Petri plazatik epaitegiraino.
10:30etan Kontzentrazioa epaitegiaren aurrean (Barroeta Aldamar kalean), epaiketak irauten duen bitartean.
19:00etan Kontzentrazioa Deustuko Done Petri plazan.

Bestetik, aste honen erdialdean epaileek fiskaltzaren eta akusazio partikularraren helegiteei buruzko erabakia hartuko dute. Adi egon ebazten dutenaren arabera antola litezkeen mobilizazioei!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal